Erdal kantariak euskaraz kantatzen jartzea ez da berria. Horrelako ahalegin bat egon zen asko ez dela “Gainsbourg gainbegiratuz” lanarekin. Euskal eta erdal kantariak Serge Gainsbourg-en poesia euskarara ekarri zuten Juankar Landa eta berak gonbidatutako lagunek. Kanturen batzuk polit askoak baina ez dakit jende asko enteratu zen Gainsbourg zein zen ere.
Gaur heldu zait e-posta bidez bestelako hau. Nahiko seguru esan daiteke datorrenari bonboa emateko balio duen bideo-promoa zabaldu dutela sarean. Urtetan erdaraz bizi direnak euskarara gerturatzeko saiotxo bat, seguruenik…Eta ez dago txarto euskararekin bat ere harremanik izan ez dutenen kasurako. “O pello pello” da kantua, eta kantari: Andres Calamaro, Jaime Urrutia eta Loquillo. Zein CDtan-edo agertuko diren… ba apustuak egitea libre bada nik soinu txikiarekin lotzen dut orain pianoarekin entzuten duguna.
Bideorako lotura hauxe (ez dakit zergatik ez dot bideoa pegatzerik lortu): http://es.youtube.com/watch?v=Qm-4eGsdigw
Portzierto, ia 7.000 lagunek ikusi dute youtubeko bideoa. Promo aldetik ondo.
Kepa Junkera ei dago kontu honen atzean. Berak baino euskara hobea dutenak beharko zituen kanturako.