Bartzelonan danetik dago

Bartzelonan danetik dago bai, danetik. Zelan ez da ba egongo? Montjuic-etik begiratu eta: zelako zemento pillua! eta barruan txindurrixak hona eta hara. Kultura mobimentu haundixa ei dago, eta bai, egongo da. Eta kultura mobimentua moduan anti-kulturia be asko. Rastro baten zer ez dozu ikusi saltzen eta zentro komertzialak paisajiaren parte dira. Jende ona asko eta asko txarra be bai (geure mutur aurrian harrapau dotse karteria bati), edifizio polittak eta oso zatarrak, aberats asko eta pobre gehixago…

Klaro, danetik dago. Ez da horrenbeste hiri kulturala dala, danetarako hirixa dala baiño. Gaztezuloko gida hau dihardugu erabiltzen. Ia zubixak zer emoten daben.

Notizia txarra jarraitzen

Ordenagailua ekarri dot Bartzelonara eta gaurko notizietan jarraitzen dabe Ino Galparsoro aittatzen eta edozer esaten. Interneteko gaztelerazko notizietan billaketa bat egin dot eta demasa da gero pertsoniaren gaiñian esan leikezen astokerixa multzua. Voluntad rebelde ei dauka Inok eta hori holan, ba barrura. Ez dago entenditzerik eta holan, holan ez goiaz iñora.

Eta oin atentauak han eta hemen. Berriro be betiko antzera…

6 comments on “Bartzelonan danetik dago

  1. Joxe Aranzabal(e)k dio:

    Ondo ibili Bartzelonan, eta zaindu poltsikoak!

  2. matx(e)k dio:

    Bartzelonan?

    Oporretan ala?

  3. matx(e)k dio:

    Ez galdu Poblenouko kultura mugimendua: Can Ricart (Hangar centre artístic), Niu (iniziatiba pribatua) eta Can Felipa (centre cívic). Ezagutu berri ditudan 3 plataforma indartsu. Arte emerjentearen despege pista.

  4. Gor(e)k dio:

    Aupa Eiban ta lagunak!! zelan joiak zubixa Bartzelona aldian?
    Elgeta aldian bero ta txikiteo gogorra!!!
    gorantziak!

  5. arantzabal Iban Arantzabal(e)k dio:

    Berandu irakurri dittut mezuok… Bueltan gare. Ederto pasau dogu Bartzelonan. Eskerrik asko Maialen gomendiuegaittik. Beti be zeozer ikusteka laga bihar izaten da bueltatzeko… Joxe eta Gorkari ba eskerrik asko erantzutiagaittik.

    Intensua izan da lau eguneko egonaldixa. Etxeko ohia gustora hartuko dot gaur.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude