Bueno, ez jaku apurtu mikrouhiña, apurtu jakuna da atia zabaltzeko funtziñua daukan plastikotxo bat, plastiko txiki bat. Hori esan doskue teknikarixek. Oin, esan dosku hori konpontzia baiño barrixa erosteko, horixe dala merkiagua eta logikuagua.
Baiña guk ez daukagu barrixaren biharrik… oso ondo dabil, hiru urte baiño ez daukaz, osorik dago, bizkorra da, gehixagoren biharrik ez daukagu… Eta ez da logikua, ze demondre!
Baiña ez, ez doskue konpondu be egingo, ezta karuagua izanda be.
Eta halaxe eskuko telefonuekin, telebistekin, dvd-ekin… Ez dakit, ez dakit. Ez dot gustoko, baiña…
42 urtetik, 32 mikrohuinik barik bizi izan naiz, eta ez dot pentsatzen mikrounia edukitzeak nire bizitza erraztu dabenik. Etxean dagozen elektragailuetatik bat kentzeko esango balidakete, horixe kenduko nuke, oso gutxi erabiltzen (edo behar) dogulako.
Joan zen egunean Angiozarko garbigunera joan nintzen ondo zebilen bideo bat botatzera. Pena ematen zuen kontenedoreak, ordenagailuz eta labadoraz beteta. Sentimendu txiki bat ere izan nuen bideoa jaurti nuenean…
Iñoiz ez dot mikrouhiñik izan. Hortaz, ez dakat haren premiñarik.
Zabor teknologikuana pasada bat da. Erretratu kamara bat daka ahiztiak,
digitala, marrak etaratzen dittu, fotuetan. Konpondu egin bihar neban,
baiña pixel gitxi dakaz, eta seguru karuegi urtetzen destala.
Etxia holako tresnatxoz beteta dakagu; telefonuak, radixuak, kasetak….nere ordenadorak 6 urte eta zaharra da!
Zer da baiña erabilli eta bota egitten daben gizartia? gurekin be hori egingo dabe! Jubilau ahala, gaseau!
Ba guri be pasau jaku Leiren ahiztia moduan; kamaria zabalik moduan geratu da, ezta barrura sartzen objetibua eta konpontzera eruan dogunian horixe esan doskue, Ibani moduan, “merkiau dala berrixa erostia”. Merkiau izango da, horixe nahi dabelako saltzailiak saldu, eta ez konpondu. Ointxe ibili gara etxeko elektrodomestikuak aukeratzen eta billurrez gae, ointxe aukeratutakuak jarri orduko ez ote dien zaharkitxuta egongo.
Bete-betian eman dozu gure sistema osoaren bizkar-hezurrean.