Badatoz, badatoz! Hasi dira badatozela esaten ere. Debagoieneko enpresak hasi dira mezuak jasotzen, baina zure eskualdekoak ere izango dira jo-puntu. Bidali dituzte kartak hara eta hona eta zuk ere jasoko zenuen zerbait, seguruenik. Heldu zait eskuetara Debagoienera datorren telebista baten aurkezpena-edo. Tokiko telebistak direla ez dago dudarik bidalitako aurkezpen gutuna irakurrita ;-( Karta osoa kopiatu dut hitzez hitz:
Lagun agurgarria:
Gaur eguneko, gure herrialdeko informazioan, X-TV-ak (telebista hau zein den ez da inporta…) zeregin garrantzitsu eta positiboa eduki du. Jakitun, gaur egun eta etorkizuneko gure gizartean, X Telebistak bezalako telebista lokal baten garrantziari buruz, X telebistatik gure herrialdeko empresa (sic) eta instituzioekin konpromezu (sic) eta lankidetza iraunkor batean jokatzen jarraitu nahi eta behar dugu.
Gure esperientzia, orain arte, oso aberasgarria izan da. Horregatik nahi dugu, gipuzkoako (sic) mundu enpresarialarekin daukagun lotura, enpresa eta instituzioekin lankidetza esparru izan dadin. Era honetan,gure helburua, harreman iraunkor eta gertukoak bultzatzea da. Eta hortarako, zuen telebista eta euspen izan nahi dugu, zuen proiektuak burutzeko.
Denok dakigu Gipuzkoak eta hiritarrek telebista hurbila eta atsegingarria galdatzen dutela. Horregatik hemendik, konpromiso etikoa hartu nahi dugu zuekin eta gizartearekin, eta gure lankidetza osoa eskaini nahi dizuegu Gipuzkoa gure telebistaren protagonista nagusia egiteko.
Kalitatea, zorrostasuna (sic), orainaldia eta gertutasuna izango dira beti gure mugarriak datorren telebista digitala burutzeko. Gipuzkoako telebista. Gipuzkoarako telebista.
Lerro hauetatik zehar, X-ekin kolaborazio modu berriak bilatzen animatu nahi zaitut. Zuen telebista eta euspen izan nahi dugulako. Elkar gora egingo dugulako.
Adeitasunez,
X telebista
Gutunaren tonu bertsukoa baldin bada programazioa ederki gabiltza! Euskaraz idatzia da, baina gutxitan ikusi dut gutunik hain guti komunikatzen duenik, eta hain modu nahasgarrian eta errepikakorrean idatzia.
Baina gutuna bera baino kezkagarriagoa da zein handinahikerirekin idatzia dagoen, eta ondorioz, zein prepotentziarekin “datozen” telebista horiek (pluralean paratu dut, nahita). Inoiz aintzat hartuko dute lehendik daudenak, euskaraz, herrigintzatik egindakoak? Tamalez ez.
Lurreko Telebista Digitala jarri berri dut etxean, eta programazioa, oro har, eskasa baino eskasagoa da. “Herri” telebista horietako lau kate ikusten ditut bertan, eta euskarazko herri telebistetan baino diru eta bitarteko gehiago sumatuta ere, ez naiz aursartuko erraten “interesgarriagoa”, “erakargarriagoa” denik!
Animo eta segi orain arteko bidea egiten.