Biharko erosketa, zer jantziko, zer entzungo, ur berorik izango den, bazkaltzeko zer, nola begiratuko nauten, eguraldia, lana… bitartean gertukoen desira ez doa arnasa hartzetik haratago. Kaka gara.
Biharko erosketa, zer jantziko, zer entzungo, ur berorik izango den, bazkaltzeko zer, nola begiratuko nauten, eguraldia, lana… bitartean gertukoen desira ez doa arnasa hartzetik haratago. Kaka gara.
Arnasa
Tentsioz eta hotz eskaini zidan eskua.
Bihotz-esku ikarak behar zuen beroa.
Eskaintza irekiagoz lotu gara gaur, xalo
ebatuz xamurragotzea argi balego letxe.
Estu eta hotz zegoen metalezko kamilan
Ezpainak more eta begiak triste, makal.
Koloredun berbak trukatzea egin dugu
soseguz, eten bako hitzak opari ohetik.
Arnasa zen desio huts ordu txikitan
bonbona eta maskara amets eta behar.
Oraindik oxigenoak lotzen du izatera
arnasa arnasa, biziguraren arnasa
Ahanzturan zeuden urtetako gogorapenak
minimotako eskaera zen arnas ebaleku bat.
Akorduek oroitzapen sakua betetzen dute
gailendua bizi-arnasa galtzoriko arnasari
Azken arnasari ihesi arnasa iheskorraren bila
argi eta soinupean arnasa zaratatsuari emanik
Ordutako isilari soinu ondua, oneratutako arnasa
on den arnasa, ontzen gaituen bizi-hatsa.
Aiba, debalde, zeuri eta Joxeri dedikatua:
http://www.flickr.com/photos/sarean/2180367932/