4 comments on “Karidadeko benta: agur eta eskerrik asko

  1. Nahikari(e)k dio:

    Atzo agur “ofiziala” izen zan, baie eguaztenean Getxoko Folk Festibalean ikusteko aukera izengo dogu.

  2. Iban(e)k dio:

    Hotel Californiako gauak ez ditu hainbeste izar. Gora begiratuta hiru izar ikusten zituenik bazegoen, lau beste mordoska batek eta askok zazpi ere bai: izarratua! Mila lagunetik oso gora zain, Pellok soinua garbi entzuteko modua egin zuen, argien ekipoa ona zen, eszenografia hondartza bera… eta horiei guztiei ez zieten kale egin Karidadekoek.

    Jonek etxean ziharduen eta taularen kontrola du frontman-ak, kriston taldea osatu dute eta gainera talde moduan irabazten joan dira lehenengo CDtik hona. Azalpenetan luze egon zen sarri eta zer gutxiago horrenbeste esateko dagoenean. Emanaldi guztietan moduan hau edo hura esanda eragiten dio azkura entzuleari, hemengoaz eta hangoaz jardun du ideia potoloak fin erakutsiz, puntuan zorrotz sartzen den aldiro zuzen jotzen du eta ez da inor geratzen dantza hutsean, nahiz eta hori bera ere asko litzatekeen.

    Denak dira aipatzeko

    Izan kantari, perkusio, gitarra, saxo… baina atzoko aipagarri, beste behin ere, Domentx. Zelako apal aritzen den taldearen oinarri sendo izanik, txalotzekoa! Gonbidatuak ondo: Julen saxoan, Maialen Lujanbio, Mal de Ojoko bikotea, amaren alabak etorri ziren Zuberoatik, txalapartariak Nafarroatik, eta kantu bakarrean, Igor eta Unai. Hauek ere ez daude ba begira egoteko! Biek zorrotz jardun zuten eta bina bertsotan kantuan ere zeresana bazutela argi geratu zen. Esan dute, esaten dute eta Gu ta Gutarrekin esango digute berriz. Askotan egiten dut zalantza ia bertsolari izateak denerako balio duen, baina kontzertuan lau bertsolariak fin ikusi nituen. Jon, Maialen, Igor eta Unai taula gainean ikustea polita izan zen.

    Karidadeko Bentak utzi izana ez da ez gustuko albistea. Aitortu dezadan hasieran ez nindutela harrapatu ahuntzarekin ibiltzen den koadrila honek. Benta itxita-edo topatuko nuen ordukoan, astelehenen baten-edo. Atzo, bariku gabaz bai, atzo min eman zidan ikustea nola hainbeste adin ezberdineko jendearengana heltzen den taldeak agur esan duen. Baina abisua pasa zuten despedidea zela esanez eta oker ez banago Nelle Karajlic-ekin esan zuten aio, kalejira eginez. Bentakook, hurrengo proiektura arte!

  3. loveof74(e)k dio:

    iepa!

    Kontzertu ederra eman zuten, eta dibertigarria, Donostiako festetan.

    Argazki ederra zurea…nick cave-en antza hartzen dizut! 😀

  4. garazi(e)k dio:

    abestixak ez jat asko gustatzewn bueno bai,baina gfoazeneko1 tokatzia naiko nuke bazapiztik edo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude