Getarixa: agurra arrantzaliari, aittari

Zelako inkultua naizen! Begira 20 minututik gora eta ezin jakin arraiñekin datozen edo arraiñetara doiazen. Bai, fan doiaz. Fan egin dira.
Unaxek, 3-4 urteko umiak, jakin dau aitta badoiala. Amorruz konturatu da aittak agur egin dotsanian eta berak ezin ezta patxo bat emon be. Portuan emon dotsana gertukua zan ondio.
Emakume dezente portuan eta gizonezkuekin betetako barkua urruntzen. Aitta emozionauta begira. Mutikua negarrez blai, eutsi ezindda kontsolatu gura izan dau mutikua amak. Gu be larri, zirraria erain dosku hiruko familixiak. Lehorreko ezjakin hau begixak bustitta.  

3 comments on “Getarixa: agurra arrantzaliari, aittari

  1. Gari(e)k dio:

    Aiba!

    Atzo Getarixan?  Gu ere han ibili ginan ba, Luistxotarrekin!

    Zu Iban, blog honek zein izen dauka?  arantzabal?  arantzabal.com ala etxebarri?    aklarau behingoz!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude