Skype: duan berba egin zeinke, distantziak inporta barik

Ordenagaillutik ordenagaillura duan berba egitteko programia da Skype. Egixa esan, PDA, eta beste aparato batzuekin be ba ei dabil. Nik ordenagailluarekin erabiltzen dot. Aluzinantia da, benetan. Berba egitteko fenomeno, eta webcamik badaukazue ez egin dudarik. Merkatuan dagon duako ahots IP programarik onena da. Ikusi! Propagandia ona erabiltzen dogunok egitten dotsagu: erraza dalako instalatzeko eta erabiltzeko, praktikua eta intuitibua dalako, duan, … iragartze-birala hauxe da, redio, ointxe egitten nabillena.

Zuk ez dozu erabiltzen? Ba 250 milioi lagunetik deskargatu dabe oingoz. Sartu skype.com helbidera eta deskargatu. Pro kontu bat be badago eta seguru ez dala txarra. Nik duakua baiño ez dot probau.

Aspalditxotik erabiltzen dot Skype, hauteskunde egunian telebistan be erabilli giñuan, zuzeneko konexiño batzuk egitteko. Ez da katai haundixek erabiltzen deben satelite bidezko sistemia, baiña bueno, ondo funtzionatzen dabela esango neuke. Erabilpen pertsonalerako ez dauka pegarik.

Blogian be jarri dot ikonotxo bat “deittu” esaten dabena. Nere Skypeko erabiltzaille izena iarantzabal da. Ni e-posta zaliagua naiz, baiña inbento honek hasiera-hasieratik nauka harrittuta eta gurian montauta dagon oligopolio honekin… komunitate geruau eta haundixaguarekin ba prezio politiketan eragin haundixagua. Jaun-andriok, ez dozue probauko!

3 comments on “Skype: duan berba egin zeinke, distantziak inporta barik

  1. Iban(e)k dio:

    Ba gerora ikusi dut artikulu interesgarri bat Consumer aldizkariak ateratakoa: Internet bitarteko telefono deiak
    Telefono deiak email prezioan
    Artikulu osatuago honetan gomendatzen da Skype .

  2. Alberto(e)k dio:

    Iepa, Iban:

    Ointxe bertan ezagutu juat hire blogau. Kostau jatak, mutil; ez juat uste hain diseñu edarrian emondako denporia aittakixa izano danik, bestelako zeozer izango zuan. Gustura irakurriko jittuat idatzittakuak.

    Poztekua izena, gertukua egitten jatak. Aspaldi esan ostan heuk ez hintzala Etxebarri, baiña ikusten juat jatorrixak pisu haundixa eduki dabela, izena aukeratzerakuan.

    Araban esaten dan moduan… dale betagarri!

  3. Jon Abril(e)k dio:

    Animo zeregin berri honetan. Badakigu ez dela beti asmatzen horrelakoetan, baina zure kemen eta gogoarekin, aunitzez erraxago egiten dira gauzak!

    Internet ongi ezagutzen duzu, eta konbentzituta zaude zertan ari zaren. Zuk idatzitakoa gogoz irakurriko duenik ere bada / bagara.

    animo, eta segi bizkor.

    Jon

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude