Jo, isil-isilean-edo zabaldu dut txoko hau eta bi sarelari handik irakurri dute aurkezpen mezu motz hori: Garik eta teketenek.
Eskerrik asko erantzuteagatik eta erantzuna anonimoa ez izateagatik. Pentsatu beharko dut anonimoekin nola jokatu, portzierto.
Blog hau… Ez dago sekreturik… Beroaldian sortutako blog honi hiru opor egunek jarraitu diote. Ez wifi ez Internetik ez zegoen herri txiki batean egon naiz, Espainian. Eskukoak ere ez zeukan estaldurarik, fenomeno! Baina etxera bueltatu eta zapata berri hauek ikusteko gogoa izan dut. Ikusi eta jantzi. Bigarren mezu hau idazten hasi naiz, nahiz eta badakidan Espainia aldean pasa ditudan egunak ez direla blogean kontatzekoak. Hori bai, hain ondo pasatu dut… hauek egunok gogoan edukitzeko dira, ez lau haizetara zabaltzeko.
Eta zalantza
Zeinendako idatzi dezaket hemen? herriko lagunendako, kuadrilakoendako, ezagunendako, maite ditudanendako, unibertsitateko lagunendako, Eskoriatzakoendako, lankideendako, sarearen bitartez ezagutu ditudanendako, ezagutzen ez ditudanendako… Nekeza! Bakoitzarekin modu batera komunikatzen naiz, ez ditut berba berak erabiltzen… eta ikasi dudanez, nork-zer garrantzitsua da, eta baita nori ere… Eta asmatu ezinda hasi naiz, zalantzatsu.
Bloga irakurri duten bi lagunen perfila bakarrik dakit eta hauei ezer gutxi daukat erakusteko, ezer ere ez. Biak ala biak munstro batzuk dira Interneten. Eskerrik asko irakurri eta erantzuteagatik.
Beno, poztu egiten naiz goienan blog berri bat topatzeaz! Eta nori idazteari buruzko zalantzan nire aholkua zera da: saia zaitez denentzat interesgarriak diren gauzak kontatzen, ezagun eta ezezagun. Era honetan, inor ez da sentituko irakurle arrotz moduan baizik eta era gozagarrian irakurriko du bloga.
Besterik gabe, zorte on
Iepa, lankide. Bestela be irakurtzen dostat mezuak korreo elektronikoz; aurrerantzian hemen be bai. Bueno, ganorazko zeozer kontatzen baldin badok, behintzat. Seguru baietz.
Oporretako garaian bloga ateratzea! AHTrako alegazioak egiteko epea bezalako udakeriaz!
Hemen beste irakurle bat, publiko konbentzitua aldez aurretik.
Bai idaztea, bai idaztea, izan daitezela plazerrerako.