Hauxe lehenengo mezua blog honetan. Ez da lehenengo mezua, hala ere: Sustatun hasi ibilbidea, goiena.net oraingo lanbidearen zatia eta ordainpeko lanez gaindiko orduetan espaloia.com ere bai inoiz. Bizioz fakafaka.com en kolaboratu.
Orain arantzabal.com Eta zer izango den? ideiarik ez. Beroaldiak emanda atera dut bloga. Hiru egun eguzkitsu eta zast! berotu! Oporretako lehenengo eguna.
Ezagutzen dut erreminta eta orain publikatu ere egingo dut. Noiz, zenbat, zelan… Euskaraz idatziko dudala bakarrik dakit eta ez dakit beti estandarrean egingo dudan ere, ezta zuzen eta egoki egingo dudan. Zalantza eta galdera konstantea izango da mezu-trukean eta lehenengoa post honetan bertan 😉
Ordua zan! ongi etorri! Hainbeste entrebista eta blog asmatze, eta ondiok pertsonala ez eukitzia!
Ea ba, hementxe begira egongo gara. Oraingoz, aklaratu ia blogan izena Arantzabal, arantzabal.com ala Etxebarri dan, danetik dago eta!
Arantzabal Aurkin
por fin! Ongi etorri 😛
Heu be jausi haiz! Ba, bestioi esan izan jatsun moduan, “ondo etorri zeu be, blogosferara”!
Hi, ta, Garik esaten joken moduan aklarau hai bai izenakin; aukeran MiniAran (edo kotxe-txiki) be izan leike?
Aupa:
Beste gauza baten peskizan nintzela topatu dut bloga.
Ongi etorria esateak grazia egiten dit (Sustatun-eta aritu ondoren), baina hori idatzi beharko da.
Aupa Iturri, asko pozten nau zuk irakurri duzula jakite hutsak, benetan. Beti da gustuko lagunek irakurri dutela jakitea. Eskerrik asko eta gura duzun arte.
Lehelengo Azpi eta orain heu? Oporrak aprobetxatzen ezkutuan kaleratzeko?
Bazuan ordua!
PD: baiña, abuztuan ez heban egin bihar Elgetako aditzen ez-dakit-zer hori? 🙂
Aupa, Iban!! Sustatu-ren bidez iritsi nauk hire blogera. Bazen ordua, bai, hi ere “solo ante el peligro” ikusteko.