Apirilak 21
Has gaitezen ariketa bat egiten! Pentsatu al duzu inoiz zer hizkuntzatan aritzen zaren zure ingurukoekin? Senideekin, lagunekin, egunero hitz egiten duzun lankidearekin…. Zein hizkuntza erabiltzen duzue elkarrekin hitz egiten duzuenean? Eta hainbat batera elkartzen zaretenean?
Ariketa erraz bat egingo dugu, paper edo kartulina batean egiteko modukoa. Rita Aldabaldetrekuk azalduko dizu hurrengo bideoan:
Eta ariketa bukatzerakoan argazkia atera eta partekatuko duzu guztiokin zure sare sozialetan? Ez ahaztu @euskaraldia edo @euskaraldiaarrasate aipatu eta #EtxealditikEuskaraldira traola erabiltzen!

