Urtarrilak 7an, elgetarrok be Bilbon!

Euskal Preso Politiko danen eskubide danak eskatuko dittugu elgetarrok Bilbon urtarrilak 7xan.

Udalbatzarrian aho batez onartu dogu Aralar-Independienteak, Bildu eta EAJak hurrengo moziñua:

1.- Udal honek, bizi dugun aukera historiko honen aurrean, Euskal Preso Politiko guztien eskubideen errespetua eskatzen du. Hala nola, besteak beste, dispertsioaren amaiera eta preso guztien Euskal Herriratzea,  gaixotasun larriak dituzten presoen askatzea, zigorra beteta dutenen askatzea eta adierazpen askatasuna.

2.- Udal honek datorren urtarrilaren 7an  Euskal Preso Politikoen eskubideen alde burutuko den Manifestaldiarekin bat egiten du.

3.- Gure udalerriko eragile guztiei deialdia luzatzen diegu urtarrilak 7ko mobilizazioarekin bat egin  eta beronen eskutan dagoena egin dezaten bere ekimen kultural, sozial edo kirolaren alorrekoen ordutegiak berau indartze aldera kokatu ditzaten.

4.- Herritarrei deialdi zabal eta anitza luzatu nahi diegu ezberdintasun politiko guztien gainetik giza eskubideen alde urratsa eman eta mobilizazioan parte hartzera.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude