“Debekuaren aurrean manifestazioa” pentsatu nuen atzo. Izan ere, zilegi da giza eskubide eta eskubide zibil eta politikoen alde manifestazioa egitea. Ez dena zilegi da 40tik gorako eragile politiko zein sozialen eta ehunka herritarren babesa norberaren interesen arabera erabiltzea.
Elkarlana ulertzeko modu batzuk ez ditut ulertzen. Sasoi berriak eskatzen du aintzinako jarrerak alde batera lagatzea.
Ze pasa duk ba Oxel? Gauza bat adostu ta beste zerbait egin ditek?
Oxel, batzutan ixilik geratzea ere inteligentziaz jokatzea da. Nola idatz dezakezu manifa bizperan, zegoen ilusioa kontutan harturik, halako artikulu ustel bat.
Hitzegin beharreko mahaian hitzegin honi buruz eta ez plazako altabozak erabili elkarlana zalantzam jartzeko. Mesedez!
Aukera berriak eskatzen ditu jarrera berriak, eta nahi dut, eta batzuk ez ditut igartzen. Itxaropena ez dut galduko.
Aukera zegoen Bilboko kaleak aldarri bihurtzeko: egin genuen.
egin zenuten hartan ere bazenituen kexak. elkartzeko eta indarrak batzeko garai hauetan ere zerbait. guztiarekin ados egotea eta dena ondo egitea zaila da. akaso zuek guztia ondo egiten al duzue?
garak esan duenari zerbait gaineratuko nioke. Joku hortan sartu nahi baduzu, aztertu goienkariak zuen mesedetan idatzi duen titularren inguruan. Editoriala ez da ideologia batekoa baina kotarroa mugitzen duena?????
Ez dut ezagutzen dena ondo egiten duenik. Nik behintzat hanka sartzen dut, batzutan gaiƱera. Urtarrilean txalotzekoa izan zen eragileon artean jarduteko modua. Horren islada hedabideetan beste kontu bat da.
Ez daukat anonimoei erantzuteko ohiturarik, baina gauza bat argitzearren ez dut nik editorialik irakurri goienkarian. Herri aldizkariena da Goienkaria eta horrela jarraitzea gura nuke, zabala izaten, zabala eta euskalduna. Euskal Herriko hainbat txokotan Hitzak egiten duten moduan.
ea oxel azalduko al diguk zergatik ez dagoen aralar, independentistak ekimenarekin bat?
ez zaretelako independentistak akaso?
Independentistak gara bai.
Hausnarketa sakona da, heldu eskutik eta guazen jauzi egitea independentziara esatea. Nola egingo dugu bide hori, hortxe gakoa. Onartuko ditugu erabaki esparru desberdinak? Errespetatuko dugu bakoitzaren erritmoa?
Proposamen zehatza egina die Aralarrek eragile desberdinei. Helduko diogu erabakitze eskubidearen inguruan gehiengo zabal bat batzeko aukerari? Erantzuna, independentzia.
ia…
klaro.