SANTAMAINAKO LAGUNAK USAETXEN!

Usaetxeko 9. urteurrena zela eta, bertara joateko gonbidapena jaso genuen santamainako ludotekari zein haurrek. Usaetxeko zenbait haur eta hezitzaile gerturatu ziren gurera eta beraien ospakizunaren berri eman ziguten.img-20161103-wa0002

Era horretara, Santamainako lagunok asanblada baten bitartez jaialdirako zer sukaldatu adostu genuen. Bilgune horretan, madari eta melokotoizko batidoak egitea adostu genuen.

img-20161026-wa0001

Beraz, ostegunean, haurrekin batera auzoko denda batean erosketak egin eta batidoak egiteari ekin genion. Arginano bezain sukaldari trebeak ditugu Santamainako ludotekan!!!!

img_20161027_182906img_20161027_182856Eguna iritsi zenean, ludotekan batu eta zenbait lagun gerturatu ginen Usaetxera. Bertan batidoak eta beste ludoteketan prestatutako jakieak dastatzeaz gain, jolasten, abesten eta elkarrekin gozatzen ibili ginen.

img-20161103-wa0001ZORIONAK ETA URTE ASKOTARAKO USAETXE!!!!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude