ZORIONAK USAETXE!

Hilak 28, ostirala, Usaetxeko 9. urteurrena ospatuko dugu eta aste honetan haur, hezitzaile eta familiak, buru belarri aritu gara prestaketekin. Oso dibertigarria izan da prozesua eta festa hori aurrera eramateko emandako lehenengo pausua asanbladan batzea izan zen, horrela guztion ideia zaparrada jaso genuen.

whatsapp-image-2016-10-28-at-5-19-53-pm

 

 

 

Muralak egiten hasi ginen, auzokide guztiak ikus dezaten Usaetxeko festa ospatuko dugula eta horrekin batera, beste ludotekentzako gonbidapenak idaztea eta banatzea erabaki genuen.

whatsapp-image-2016-10-27-at-4-16-53-pm

 

 

 

 

 

 

 

 

whatsapp-image-2016-10-28-at-4-54-50-pm

 

whatsapp-image-2016-10-28-at-4-53-32-pm

 

 

 

 

Azkenik, atzo sukaldaritzaren munduan murgildu ginen eta guztion artean napolitana mooordo bat egin genituen. Beste hainbat gauza ditugu pentsatuta ostiralerako, Usaetxeko ludotekara etortzen garenon artean grabatu dugun bideo bat beste hainbaten artean, baina tira! ez dizuegu guztia kontatuko!  Animatu eta etorri!

whatsapp-image-2016-10-27-at-8-34-24-pm

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude