Ikasturtean helburutxoak landatu ditugun bezalaxe, aurrerantzean Usaetxen sorturiko ortuan uzta oparoa izango dituzten landareak landatuko ditugu. Aurreko astean haurrek inguruko lorategi batean landatzeko nahia azaldu zuten. Hau ikusirik, ludotekan horretarako aukera genuela esan genien.
Ludotekara bertaratu eta bertan zegoen materiala ikusi eta garbitu ondoren, zerbait landatzeko lur beharra geneukela somatu zuten haurrek. Hau honela, denbora urrian lurra lortzeko aukerak aztertu genituen eta azkarrena auzoko baserrira lur eske joatea zela ondorioztatu genuen.
ESAN ETA EGIN! lurra hartzeko tresnak esku artean gogo biziz joan ginen. Baina bertan inor ez zegoenez. Gutun bat eta mapa bat egin zieten haurrek bizilagunei. Gutuna buzoian utzi genien eta hurrengo egunean bertara gonbidatu gintuzten nahi genuen lur guztia hartzera. Frakak altsata gogo biziz ekin genion lanari baita pikuak batzeari ere!!
Beste bide batzuetatik lurra lortu genuen eta guztiarekin GURE ORTUA SORTZEARI EKIN GENION!! ILUSIOZ ETA GOGO BIZIZ!!
ORAIN ZER LANDATU NAHI DUGUN ERABAKI ETA UZTAREN ZAIN GELDITUKO GARA GURE LURRAK ZAINDUZ ETA MAITATUZ!