Ikasturte honetan aurreko urtean amaitutako gure eszenatoki zoragarriaz gozatzen ari gara etengabe.
Honen adibide, gure nagusienek aurreko astean eskainitako ikuskizuna. Aste ugari aritu dira ludotekako entsegu gelan jo eta ke ikuskizuna prestatzen,hala nola, atezua egiten eta atontzen, jantziak eta aurpegi margotzeak asmatzen, koreografia apartak sortzen…
Honetarako, ludotekako baliabide anitzez baliatu dira, beti ere , ludotekako haur askoren laguntza eta parte hartze aktiboarekin.
Entsegu askoren ostean, egun berezia iritsi zen :, Teknikaria eta argazkilaria beraien postuetan jarri eta gure artistak “Putx eta Potx” pailazo bihurtu ziren.
Fokuek gure eszenatokia argiztatzen zuten bitartean, eta ludotekako haur guztiek emozioa barruan eutsi ezinean ,sekulako ikuskizunaz gozatu genuen elkarrekin, haur, hezitzaile, guraso, aiton-amon, anai-arreba…
Beste behin ere, ludokendoko artistek aho zabalik utzi gintuzten erakutsitako bizipozaz eta egindako lan bikainarekin.
Eskerrik asko zuen ametsak gurekin batera egi bihurtzeagatik!!!
Sentitu, pentsatu, ekin!