Ikusi mesedez bideoa. Egin esperimentua. Christopher Chabris eta Daniel Simons psikologoek diseinatu zuten, baina eurek ere ez dakite oraindik nola funtzionatzen duen.
Ikusi mesedez bideoa. Egin esperimentua. Christopher Chabris eta Daniel Simons psikologoek diseinatu zuten, baina eurek ere ez dakite oraindik nola funtzionatzen duen.
Ulric
Neisser psikologoak 1970ko hamarkadan eginiko esperimentuan oinarritu dira. Gorila beharrean, gizon bat euritako batekin erabili zuen Neisserrek. Chabris eta Simons psikologoek tximino mozorroa zuten laborategian, batek daki zergatik.
Bideoan dioten bezala, ikusleen erdiak edo ez du gorila ikusten, irudietan 9 segundoz agertu arren. Orain arte inor ez da gauza izan aurreikusteko nork –zein motako pertsonak– ikusiko duen eta nork ez.
Espero ez ditugun gauzez ohartarazteko ditugun mugak nabarmendu nahi dute zientzialariok. “Benetan ikusten duguna baino gehiago ikusten dugula uste izaten dugu, eta horrek ondorioak ditu. Oroimena benetan den baino hobea dela uste izaten dugu. Gure mugez konturatuko bagina, ez genuke telefonoz hitz egingo gidatzen dugun bitartean edo gauzak beste modu batera gogoratzen duen jendea gezurretan dabilela pentsatuko”.
Beste ondorio bat: Edgar Allan Poek erakutsi zuen batzuetan gauza bat ezkutatzeko lekurik hoberena denen bistan dela, The purloined letter kontakizunean. Poeren hiru detektibe istorioetako azkena da hori. Lehena The Murders in the Rue Morgue da, batzuen arabera, literaturako lehen detektibe istorioa. Hilketa misteriotsuak gertatzen dira Parisen. Detektibe argiak aurkitzen du ezusteko hiltzailea: orangutan bat da.
Eli, barkagarri bekit beranta, asko irakurri dut, nire burua
deseuskaldundu dut ia
Eta zalantzak ditut: proposamen arantzatsua da, kontsentsu zabalak
apurtzen baititu
Lasa eta Zabalaren gorpuzkinak Tolosara ekarri zituztenean ertzainak
senideei oldartu zitzaizkien, merezi patxadaz lurperatzea eragotzirik
Karmelo Landak Antigona aipatu zion Atutxari Legebiltzarrean, Andu
Lertxundi ere Antigonaz oroitu zen
Azken egunak Gandiagarekin-en Joxe Azurmendik berez bezala egin du
Antigonaren alde
Josune Ariztondok eta Joseba Arregik egin izan dute Creonteren hitzen
antzekoekin legea beti eta nonahi betearaztearen alde
Hegel, Lacan eta Judith Butler-en ondoren, Zizekek oso modu bitxian
irakurri du Antigona
Ondorio gisa dio: “Antigone is a nasty bitch”
eli, zuriz jantzitakoek pilota 16 aldiz pasatzen dutela zenbatu dut, ederki beraz, baina ez dut gorila ikusi
gure etxean lau gara eta inork ez du gorila ikusi
morgue karrikako hiltzailea orangutana izan zela ere ez nukeen ikusiko
diozu ezin dela aurreikusi zein motako jendea izango den ikusteko gai eta zein ez
baina badago baten bat ikusteko gai ala, aldez aurreko abisurik gabe?
bereziki estuak eta unilateralak ote gara zapiaindarrok?
Etxean, esaterako, nik ez nuen tximinoa ikusi. Izarnek ikusi egin zuen eta baita zazpi urteko semeak ere.
Halere, bideo horrekin harago joan nahi izan dute psikologook: gorilarena dakitenek ikusi egiten dute, baina ez dituzte ikusten beste aldaketa txikiak, tximinoaren bila dabiltzalako. Beraz, aski unibertsala da mezua: gauza baten bila zabiltzanean ez dituzu inguruan gertatzen direna ikusten. Gure zentzumenen mugak agerian geratzen dira, edo, hobe esanda, zentzumenetatik heltzen zaion informazioa prozesatzeko garunak dituen mugak.
Horretarako behar al ditugu filosofoak?
Oharkabean pasatzen zaizkigun tximinoak erakusteko?
John Perry filosofoak azaldu zidan behin filosofiaren funtsa:
Tarteka norbaitek galdetzen du gure unibertsitatean: “Baina zertarako behar dugu filosofia departamendua?”. Orduan guk erantzuten diogu: “Filosofia departamendua ez izatea pentsaezina da”. Trikimailu horrek funtzionatu egin digu azken 300 urtez.
eli, zuriz jantzitakoek pilota 16 aldiz pasatzen dutela zenbatu dut, ederki beraz, baina ez dut gorila ikusi
Tarteka norbaitek galdetzen du gure unibertsitatean: “Baina
zertarako behar dugu filosofia departamendua?”. Orduan guk erantzuten
diogu: “Filosofia departamendua ez izatea pentsaezina da”. Trikimailu
horrek funtzionatu egin digu azken 300 urtez.