Zer da Goiena Kluba?

Goiena Komunikazio Taldeko bazkideen kluba da Goiena Kluba. Gaur egun, Debagoieneko 4.000 bat lagunek osatutako komunitatea. Euskararekin, gure eskualdearekin eta Goiena proiektuarekin bat egiten dute Goiena Klubeko bazkideek.

Goiena Klubeko bazkide izateak baditu hainbat abantaila:

  • PUNTUA etxean jaso.
  • PUNTUA pdf formatuan jaso: Goiena.eus-en irakurtzeko sarbidea.
  • Deskontuak bailarako zein bailaraz kanpoko hainbat saltokitan.
  • Deskontuak Goienan argitaratzen diren ordainduzko iragarki sailkatu eta eskeletan
  • Astero antolatzen diren zozketetan parte hartzeko aukera.

Abantaila horiez guztiez baliatzeko Goiena Kluba txartel pertsonalizatua jasotzen du bazkideak etxean urtero.

Goiena Klubeko bazkideek 56 euroko kuota ordaintzen dute urtean.

Goiena Klubeko bazkide egiteko:

Erantzun bat “Zer da Goiena Kluba?” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude