Lacturaleren Esne Behien Interpretazio Zentroa ezagutu nahi?

Goiena Klubarekin, Lacturalek Etxeberri Arakilen duen Esne Behien Interpretazio Zentroa ezagutzeko aukera izan dezakezu.

Lacturale taldeko baserri bat da, giden, azalpen-taulen, ikus-entzunezkoen eta dastatze-zentroaren bidez bisitak egiteko egokitua. Esperientzia horren bidez, bost zentzumenak (ikusmena, usaimena, dastamena, ukimena eta entzumena) landuko dituzu landa-ingurunera hurbilduta eta behiekin zuzenean egonda, baserri batean gertatzen den guztia interpretatze aldera. Behiak ukitu ahal izango dituzu, jaten eman, eta abar.

Zozketan parte hartzeko:
Posta elektronikoz: kluba@goiena.eus
Whatsapp: Kluba [bazkide zenbakia] LACTURALE_BISITA 688 69 00 07 zenbakira.
Parte-hartzaileen artean egingo da zozketa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude