PIN PONG LEHIAKETA IZAN DUGU!

 

Asteburu mugitua izan dugu oraingoa! Gazte dezente izan ditugu gurean hiru egunetan zehar.

Ostiral arratsaldea mahai jolasetan jolasten hasi genuen. Ondoren, larunbatean izan dugun pin pong lehiaketarako entrenatzen ibili ziren. Eta arratsaldea ondo amaitzeko, pizza goxo batzuk egin zituzten!

collage-1484748313796

Larunbatean, pin pong lehiaketa izan genuen. Bertaratu ziren parte hartzaileetatik hiru izan ziren finalera iritsi zirenak, baina gogotsu jokatu ondoren Jon izan zen garailea.

collage-1484583087556

Igandean, mahai jolasetan eta kartetan ibitzeaz gain, pelikula bat ikusi genuen.

collage-1484583228338

Hurrengo astera begira, Gaztelekuko musika txokorako esaldi lehiaketa hasiko da! Animatu zaitezte parte hartzera!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude