MAHAI JOLASAK ETA PELIKULA

Ostiralean gaztelekuan mahai jolasetan buru belarri ibili ginen, jende dezente hurbildu zen gurera eta DBH1eko neska mutilak ere gerturatu ziren. Azken horientzat egun ederra izan zen gaztelekua eta bertan dugun materiala ezagutu eta probatzeko.img-20161003-wa0007

Larunbatean ere ostiralean bezala, mahai jolasetan ibili ginen arratsalde guztian zehar. Aipatu beharra dago, gaztelekuan espazioa berrantolatzeak gela txikiari beste erabilera bat eman diola. Hau da, orain gela txikian lehen baino gazte gehiago elkartzen da, mahai jolasetan ibiltzeko edo lasai-lasai egoteko. Izan ere, orain mahai jolasak gela txikian daude.

Igandean berriz pelikula bat ikusi genuen, La leyenda de Tarzan. Gazteak oso gustura egon ziren, ikasturteko lehengo pelikula izan dena ikusten.

portada img-20161002-wa0000

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude