SAN PEDRO JAIAK

Eskoriatzan San Pedro jaiak direla eta, atzo gaztetxoendako ekintza anitz burutu ziren; gazteendako koadrilen arteko jolasak, afaria eta disko festa. Arratsaldeko seietan Plaza Txikin elkartu ginen eta gaztetxoen arteko jokoei eman genien hasiera. Jokoetan, 12-14 urteko hiru gazte koadrilak hartu zuten parte.

Koadrilen arteko jokoei hasiera, galdera batzuekin eman genion; Zer da morokila?, Nola zuen izena Eskoriatzako aguazilak?…. Ondoren, makarroi espageti, elefante eroa, zerbitzari itsua, eskiatzaile malabarista, shelfia eta globo puskatzaileak deritzon jokoak egin genituen besteak beste. Gaztetxoen koadrilen arteko jokoei bukaera, garbitu eta pisatu deritzon jokoarekin eman genion. Garaileak 2.DBHko gazte koadrila bat izan zen, San Pedro jaietan irabazitako afari eder batez gozatzeko aukera izan izango dutenak. Koadrilen arteko jokoei dagokionez, azpimarratu beharra dago, gazteak oso gustura ibili zirela koadrilen arteko jolasetan, giro atsegina sortu baitzen. Datorren urtera begira, ikusitako arrakastaren ondoren, berriz planteatzeko ekintza izan daitekeela uste dugu.

IMG-20160629-WA0034IMG-20160629-WA0028

IMG-20160629-WA0011  IMG-20160629-WA0022IMG-20160629-WA0021Jokoak bukatu ondoren, bederatzietan, jokoetan parte hartu zuten gazte batzuekin jubilatuen sozietatera joan ginen afaltzera. Guztion artean afaria egin genuen, tripa bete eta solasaldian aritu ginen. Oso gustura egon ginen gazteekin gai ezberdinen inguruan berba egiten. Afariarekin bukatzeko, guztion artean jaso genuen dena.

IMG_20160629_232055038Afaldu ondoren, hamaikak baino zertxobait lehenago, liburutegiko parkera joan ginen AZ Gaubelakoek 12-17 urte bitarteko gazteei zuzendutako disko festa antolatu baitzuten. Alabaina, bertara hurbiltzeaz bat, 7-10 urte bitarteko haur talde bat zegoen bertan konturatu ginen. Hori ikusteaz bat, gazte batzuek ez ziren bertara hurbildu. Hori dela medio, hezitzaileok gazteengana hurbildu ginen bertara hurbil zitezen animatzera. Gazte koadrila batzuek animatu bagenituen ere eta batzuek dantzatzen ibili baziren ere, ordu-erdira gazteak joaten hasi ziren eta gurasoak haurrekin hurbiltzen. Gazteek, haurrak eta gurasoak ikustean, ekintza hori beraientzat zela aldarrikatu ziguten, 12-17 urte bitarteko gazteentzat. Datorren urtera begira, jarduera hori beste modu batean planteatu beharko litzateke, hau da, 12-17 urte bitarteko gazteentzat soilik izango den ekintza bezala. Izan ere, adin tarte honetako gazteek jaietan ez baitituzte beraiei zuzendutako ekintza larregi izaten, gauza batzuetarako gazteegiak dira eta beste batzuetarako ordea jada helduak.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude