Mahai jolasak, Gaztelekua txukundu eta pelikula

Ostiral arratsaldean ping-pon eta mahai-futbolean aritzeaz gain mahai jolasetan ibili ginen buru belarri.

MJ

Larunbat arratsaldean Gaztelekua txukuntzen ibili ginen. Frontoian geneukan trasteak Gaztelekuko almazenean txukun-txukun sartu genituen. Horretarako, tresna, aparatu…  guztiak hartu eta kaxa ezberdinetan antolatu genituen horiek garbitu ondoren. Lan handia egin genuen, baina almazena txukun eta garbi izateak gauza bakoitza bilatzen lagunduko digulakoan gaude, eskura izango baititugu.

Domekan mahai jolasetan aritzeaz gain pelikula bat ikusi genuen. Ikusi genuen pelikula “ Insurgente”  izan zen, aurreko asteko pelikularen bigarren zatia.

IMG_20160529_182607365

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude