EKINTZAZ BETERIKO ASTEBURUA ESKOITZAKO GAZTELEKUAN

Ekintza ezberdin ugari egin ditugu asteburu honetan herriko gaztelekuan. Egubakoitzean, pintura rodillo eta brotxak hartuz pareta bat koloreztatu genuen guztion artean erabakitako kolorearekin, gaztelekuari aire berri bat emateko asmoarekin! Gustura ibili ziren gazteak erropa zaharrak jantzi eta lokalari beraien kutsua ematen, beraien eskuekin gaztelekua beraienago egiten. IMG_20150925_180745984IMG_20150925_180750828

Zapatuan mahai jolas berriak ezagutzeko aukera izan zuten gazteek eta azpaldiko gizonak bezela Uga-Buga jolasarekin aritu ginen zarataka.

IMG_20150925_184813606_HDR IMG_20150925_184824379

Gure sormena garatzeko narrugintza tailerrarekin ere aritu gara asteburuan zehar, mota guztietako kartera, pultsera etb egiteko aukera egon da eta benetan disfrutatu dugu! Gazte artisauen garaia iritsiko al da?

IMG_20150927_194203487 IMG_20150927_194222540IMG_20150927_194230916

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude