GAZTETXEF FINAL HANDIA

Ekaineko lehen asteburu honetan ospatu dugu Gaztetxef lehiaketako final handia. Lau taldek hartu dute parte eta benetan plater interesgarri eta goxoak prestatu dituzte guztiek.

Klasifikazioaren arabera, 4 zenbaki aukeratu behar zituzten gazteek eta zenbaki horien azpian jaki ezberdinak zituzten. Lortutako jakiekin eta supermerkatutxoan hartu zezaketenarekin osatu behar zuten platerra, pintxoez osaturikoa.IMG_20150607_173031394

Zenbakien joku honekin jakien jolas handia egon zen, baina oso ondo moldatu ziren gure gazteak dena hartu eta beraien platerrak egiteko beti iruimena erabiliaz.

IMG_20150607_175435151_HDR IMG_20150607_180342976

IMG_20150607_180414398 IMG_20150607_180352715

Ordu eta erdiz lan egin ostean, sukaldatu eta guztia txukuntzean, platerren aurkezpena etorri zen. Izugarrizko platerrak aurkeztu zituzten gure gazteek, benetan txunditzekoak.

IMG_20150607_193113949

Urdaiazpiko gazta eta piper berde rollotxoak

IMG_20150607_193121266

Petxuga, patata eta arrautza gorringo pintxoa.

IMG_20150607_193109508

Intxaurrez eta urdaiazpikoz lagunduriko makarroiak

IMG_20150607_193130436

Galleta eta marrubizko pastela marrubizko irabiatuaz

Lan bikaina egin zuten gazteek, talde batek irabazi arren guztiak sentitu ziren irabazle eta hori benetan poztekoa da. Giroa bikaina izan zen eta errepikatzeko modukoa! datorren urtean gehiago eta hobe!

GORA GAZTE TXEFAK!

IMG_20150607_202011671

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude