Ekaineko lehen asteburu honetan ospatu dugu Gaztetxef lehiaketako final handia. Lau taldek hartu dute parte eta benetan plater interesgarri eta goxoak prestatu dituzte guztiek.
Klasifikazioaren arabera, 4 zenbaki aukeratu behar zituzten gazteek eta zenbaki horien azpian jaki ezberdinak zituzten. Lortutako jakiekin eta supermerkatutxoan hartu zezaketenarekin osatu behar zuten platerra, pintxoez osaturikoa.
Zenbakien joku honekin jakien jolas handia egon zen, baina oso ondo moldatu ziren gure gazteak dena hartu eta beraien platerrak egiteko beti iruimena erabiliaz.
Ordu eta erdiz lan egin ostean, sukaldatu eta guztia txukuntzean, platerren aurkezpena etorri zen. Izugarrizko platerrak aurkeztu zituzten gure gazteek, benetan txunditzekoak.
Urdaiazpiko gazta eta piper berde rollotxoak
Petxuga, patata eta arrautza gorringo pintxoa.
Intxaurrez eta urdaiazpikoz lagunduriko makarroiak
Galleta eta marrubizko pastela marrubizko irabiatuaz
Lan bikaina egin zuten gazteek, talde batek irabazi arren guztiak sentitu ziren irabazle eta hori benetan poztekoa da. Giroa bikaina izan zen eta errepikatzeko modukoa! datorren urtean gehiago eta hobe!
GORA GAZTE TXEFAK!