TI-TAU UMOREZKO LABURMETRAI RALLYA

Zapatu hontan, Apirilak 18, Eingeinkek antolaturik TI-TAU, umorezko film laburren rallya zegoen herrian. Egun batean film labur bat egin beharra zegoen beraiek emandako gai eta objetuarekin, eta Eskoitzako Gaztelekua bertan egon zen! Goizean joan ginen gaia eta objetua bila, ta buruari buelta batzuk eman behar izan genizkion lana aurrera ateratzeko. ESKO LABEL zen emandako gaia eta film laburrean agertu beharreko objetua….

IMG_20150418_094130757Buruari buelta batzuk eman ostean, lortu genuen gure filma egiteko gidoitxo bat egitea eta lanera abiatu ginen. Arratsaldeko 19:30tarako prest egon behar zuen laburrak eta denbora gutxi…

IMG_20150418_161232903_HDR

Gure lanean Esko Label bat izateko jarraitu behar ziren pausuak eman genituen argitara. Egun oso polita izan zen, primeran pasa genuen herriko txoko ezberdinetan grabatzen, aktore lanak egiten,

IMG_20150418_163011821 IMG_20150418_163019552_HDR IMG_20150418_172422469_HDR

eta baita kamara atzean txorakeria pillo bat ereIMG_20150418_163234217 IMG_20150418_163303646.

Lana zailtasun batzuk barne entregatzea lortu genuen denbora barruan, muntaia lan gogorra eta azkarra izan behar zen baina lortu genuen gure film laburra entregatzea. Lana entregatu ondoren luntxaz disfrutatzera joan ginen eta gero Zaldibar antzokira beste laburrak ikusten eta sari banaketara

Eta bertan etorri zen gure sorpresa!! Gure laburrak

EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA ETA PUBLIKOAREN SARIA ERAMAN ZITUEN!!! hau poza!!!!

CC8MSUiWMAAb3X9 CC8MTBsWYAAMl4B
Datorren urtean berriz eta hobeto ahal bada bertan izango gara!! Eskerrikasko!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude