Zapatu hontan, Apirilak 18, Eingeinkek antolaturik TI-TAU, umorezko film laburren rallya zegoen herrian. Egun batean film labur bat egin beharra zegoen beraiek emandako gai eta objetuarekin, eta Eskoitzako Gaztelekua bertan egon zen! Goizean joan ginen gaia eta objetua bila, ta buruari buelta batzuk eman behar izan genizkion lana aurrera ateratzeko. ESKO LABEL zen emandako gaia eta film laburrean agertu beharreko objetua….
Buruari buelta batzuk eman ostean, lortu genuen gure filma egiteko gidoitxo bat egitea eta lanera abiatu ginen. Arratsaldeko 19:30tarako prest egon behar zuen laburrak eta denbora gutxi…
Gure lanean Esko Label bat izateko jarraitu behar ziren pausuak eman genituen argitara. Egun oso polita izan zen, primeran pasa genuen herriko txoko ezberdinetan grabatzen, aktore lanak egiten,
eta baita kamara atzean txorakeria pillo bat ere .
Lana zailtasun batzuk barne entregatzea lortu genuen denbora barruan, muntaia lan gogorra eta azkarra izan behar zen baina lortu genuen gure film laburra entregatzea. Lana entregatu ondoren luntxaz disfrutatzera joan ginen eta gero Zaldibar antzokira beste laburrak ikusten eta sari banaketara
Eta bertan etorri zen gure sorpresa!! Gure laburrak
EPAIMAHAIAREN AIPAMEN BEREZIA ETA PUBLIKOAREN SARIA ERAMAN ZITUEN!!! hau poza!!!!
Datorren urtean berriz eta hobeto ahal bada bertan izango gara!! Eskerrikasko!!