ASTEBURU INTENTSOA GAZTELEKUAN


AKA AKA AKA HEMEN DATOR POSTAKA

 

IMG_20150320_181550008_HDR - copia

 

 

Postakarekin hasi genuen asteburua gaztelekuen. Ostiralean iritsi zen Postaka Eskoitzara eta Gaztelekutik ere bertan izan ginen, txatxifurgoa hartu eta Postaka gidatu genuen! Postakako esatari bihurtu ginen Gaztelekukoak eta herritarrak animatzen ibili ginen ibilbide osoan zehar .IMG-20150320-WA0009 - copia

 

Jende ugari bildu ginen Euskararen alde postaka egiteko, herriko eragileen artean eraman genuen testigua eta guk ere testigua eramateko aukera izan genuen, eta oso pozik gainera!

IMG-20150320-WA0013

Eguna borobiltzeko Ixotu gazte taldekoek eta Hankamotx bertso eskolakoek abesti eta bertsoz girotu zuten herriko plaza.

IMG_20150320_192711030

Egun zoragarria izan zen, urduritasun eta emoziarekin batera Postaka egun borobila bihurtu zen, bi urtero errepikatzeko moduako. Eta duda gabe gu bertan egogo gara!

Argazki gehiago: http://goiena.eus/eskoriatza/1426880358577


 

 

autodefentsa-ikastaroa   AUTODEFENTSA FEMINISTA IKASTAROA

Asteburua edarto amaitzeko Gaztelekuko neskak Autodefentsa feminista ikastaroa egin genuen domekan. Denetarik ikasteko aukera izan genuen Emagin elkarteko Rebekari esker. Oso gustora ibili ginen ausnarketa eta dinamika ezberdinen inguruan.  Eskerrik asko Rebeka!

IMG_20150322_184713497 IMG_20150322_182243922 IMG_20150322_182238124 IMG_20150322_180725955

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude