GABONAK GAZTELEKUAN

GABONAK GAZTELEKUAN 2014

Gabonak ere igaro dira Eskoriatzako Gaztelekutik eta hemen hauen kronika txiki bat. Egitarauan ikus daiteken moduan denetarik izan genuen egiteko neguko oportxo hauetan eta denetarik egin ere

27 an Sustraiberri Elkartekoak etorri ziren Eskoriatzara beraien txakurren laguntzarekin bertan tailertxo bat antolatuta. Aretxabaletako Gaztelekukoak ere gerturatu ziren guregana eta arratsalde ederra pasatu genuen harreman, lagun eta ametsena hitzegiten. Landaratxo bat ere landu genuen!! Ia noizko hasten diren gure ametsak errealitate bihurtzen idarrekin batera!

 28 an Atxabaltara egin genuen txangoa Tobera antzerkia ikustera!! Edarto igaro genuen atsaldea saioan, gainera eskoriatzar izanda harro sentitu ginen epaiketa irabazteaz!! Gora Eskoitza!! Gero Aretxabaletako gaztelekura egin genuen, afari pasadatxoa egin eta Euskal selekzioren partidua ikustera. Egun borobila!

Eta urte amaitzeko Gaba Elegantea antolatu genuen gaztelekuan. Afari eder bat, Bingoa eta dantzan eman genion amaiera gaztelekuan urteari. Edarto joan zen gaba eta gazteak ere oso gustora ibili ziren!

IMG_20141229_204347331 IMG_20141229_204350846 IMG_20141229_204357575

IMG_20141229_213614842 IMG_20141229_213623502_HDR

Orain urte berriarekin batera ekintza berriak Gaztelekuan!! Indarrez hartuko diogu urteari!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude