URRIA EKINTZEZ BETETAKO HILABETEA!!!

Lehenengo asteburuan….SUKALDARITZA!!

Gaztelekuko gaztetxoenekin sukaldaritza egiteko aprobetxatu genuen!!! Lokaleko funtzionamendua ezagutuz denetarik egin genuen eta gero denon artean merienda edarra gozatu genuen. Goxoa dirudi ezta?

PIZZA GOXO GOXOA

TXOKOLATEZKO EGUZKILOREA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Beste egun batean, EUSKARALDIAREKIN BAT EGIN GENUEN…..eta pankarta polit bat sortu genuen herriko sarreran jartzeko!! Heman al duzu izena??? Gaztelekutik adina dugunok eman dugu iada. 

 

 

 

 

 

 

Baina Urria hilabete handia izan denez,IRTEERA egiteko denbora ere izan dugu…

PAINTBALL ETA GARAIONEN EGON GARA GAUA PASATZEN!!!

Urriako azken asteburuan elurra emanda egon arren gaztetxo koadrila handi bat animatu zen asteburu pasa. Zortea izan genuen eta eguraldiari aurre egin eta Paintball- partida bikaina jolastu genuen Galarretan (Paintball Iturgutxi)!!!!

  

Baina Paintballean nekatu ez ginenez, Garaion Sorgingunera joan ginen arratsaldean. Bertan auzolanean, afaria, gosaria eta bazkaria prestatu genituen eta gau berritsu berritsu bat pasa genuen. Gaztetxoak beraien zakuetan amets egin zuten eta herri dsberdinetako gazteak ezagutu. Harremana sendotu genuen eta primerako asteburua pasa genuen, lo gutxi baina barre pila bat!!!

 

Ea zer dakarren Azaroak……

GaZtEak GoGoTSu EtoRri DiRa!!EtA Gu eRe Bai!

ZABALDU DITUGU ATEAAKKK!!!! eta gazte asko hurbildu dira gaztelekura !! Lagun berriak eta ez horren berriak elkartu gara! Lehenbizi, udako kontuak kontatu ditugu; kanpora ingelesa ikastera joan direnak, udalekutan gurekin izan direnak, beren gurasoen herrira familia ikustera joan direnak eta gelditu gabe ekintza mordo bat egin dituzten gazteen kontuak entzuten ibili gara! A ze uda pasa duten denek! Kontu kontari aritzeaz gain, merendola ere izan genuen eta baita aurreko urteetako argazkien erakusketa. Gazteak gustura ibili ziren beren argazkiak ikusten. 

Argazki erakusketa!!!

Futbolinean neska-mutilak

 

 

 

 

 

 

PROIEKTU BERRIAK ERE MARTXAN!!!  Gaztetxoen iradokizunak jasotzeko denon artean kaxa koloretsu bat egin genuen, bertan beren partehartzea bultzatzeko!!! Denon artean egin genuen eta eguzkia aprobetxatuz  margoketa lanak egiten kanpora joan ginen. 

 

 

 

 

LAGUN ZAHARRAK BUELTAN!! eta gu oso pozik!!!!! Betiko lagunen elkartzea ze ederra den….. Berriz ere elkartu ginen eta kontu kontari ibili ondoren mahai jokuetan aritu ginen; Jungle Speed, Pareko, Sua, etab. Arratsalde polita sortu genuen eta giro ezinhobea!!! 

Pareko mahai jokuan jolasten!

 

 

 

 

 

 

KOADRILA BERRIAK GAZTELEKUA EZAGUTZEN!!

Ilusioz beteta gaude, aurten ere Eskoitzako koadrila mordoxka bat gerturatu dira eta gure nondik norakoak ikustera!!!Ongi etorri denoi!!!

Irrikan gaude ikasturte berri honek ekarriko dizkigun ezuste eta ekintza ezberdinei aurre egiteko!!!! Goazen denok batera ondo pasatzera!!!!!!!

ONGI ETORRI UDAAA!!!! Gabeko sua, ilunabarra eta lagunak!!

Gazte koadrila bat elkartu eta gure  San Juan bezpera egin genuen. Horretarako, Apotzara gerturatu eta bertan gure kanpinak ipini genituen ilunabarraz gozatzeko.

                                  

Apotza bezalako paisai ederretan ilunabarraz gozatu genuen eta eguzkiaren argia joatearekin bat gure San Juan SUA in gauen. Izarrak ikusteko aukera izan genuen eta  ilargiaren dirdirak gaba osoan zehar lagundu zigun.

       danon artien sua itxen 

Naturaz gozatu eta lagun artien egoteko aukera ezin hobea izen zan…..

Goizean berriz, tradiziñua dan moruen baserritxarrai baimena eskatu eta gure GAZTETXOPUA prestatu dugu gaztelekuan ipintzeko!!!!

            

Ongi etorri UDA!!! Hau hasi bakarrik in da!!!

 

Azken festa!!!! danok ondo pasetako aukera paregabiaa!!!!

Urte biribil honi amaiera emateko azken festa ospatu genuen. Bertan saskibaloi partida ikusgarriak egon ziren eskoitzako dj onenen musikapean. Giro aparta sortu zen DJ Txorimaloren inguruan eta saski partidak ere maila horretan ibili ziren. Adin desberdinak batera, kuadrila mordoxka…kolore askotako eguna izan zen.

Eguna goxo-goxo borobildu genuen mahai bueltan.

Zorionak 3, 2, 1 Denok bat talde garailearentzat!

GAZTEKONKIS HIHES, argitu misterioa…. EDERRA IZAN DA!!!

Aste santuetako oporretan sekulako planaz gozatzeko aukera izan genuen. Bi egunez Aretxabaleta eta Eskoriatzako 43 nerabe ibili ginen handik eta hemendik. Elkartzeko aitzakia: misterioa eta abentura.

Autobusean sartu eta, sorpresan, parte hartzaileek nora gindoazen jakin gabe, Otxandion agertu ginen! Hontza Extrem abentura parkean. Beran, tirolina, soka eta sare artean, pista ezberdinak aurkitu behar izan genituen; berebiziko pistak…. izan ere, pista horiek hurrengo eguneko Scape Room erraldoiak aurrera egin ahal izateko ezinbestekoak ziren!

Ai scape rooma! Ze beldurra pasa genuen Margarita Concepcion de Apoitarekin! jajajaj! Baina, eskerrak berari, Scape Roometik garaiz irtetzeko gai izan giñen! jajaj!

Hemen argazkitxo batzuk… Eskerrik asko denoi eta zorionak irabazleei! Gozatu irabazitako sariekin!!!

ONGI ETORRI 2018!!

GOGOTSU HASI DUGU URTEA!!!

Lehenengo astea lasaia izan zen eta erregeak izan genituen bizilagun bezala. Asteburu hau gazteekin berriketan egiteko erabili genuen, Gabonak nola pasa genituen kontatzen aritu ginen.

Xakean aritu ginen nagusienekin

Bigarren asteburuan aldiz, gazte mordoxka bat azaldu ziren. Ostiralean mahai joko ezberdinetara jolasten aritu ginen eta zapatuan berriz eskuak masan sartu eta pitza gogo goxoak egin genituen. Domekan aldiz, arrakasta handia duen JUMANJI pelikula ikusi genuen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hirugarren asteburuan MOZORROAK nagusi! Zapatuan imintzioka aritu ginen mozorroen laguntzaz eta domekan desfile dibertigarri bat aldatu genuen, bata besteari mozorrotuz eta sormena azaleratuz. Aukeratu al duzue aurtengo inauterietako mozorroa? Guk ideia pila bat hartu genituen asteburuan!!

gazteak mozorrotuta…

imintzioka

                              

 

GABONAK EKINTZAZ BETETA!!!

Gauza mordo bat egin ditugu Gabonetan!!

ASTEARTEAN, GAILETA LEHIAKETA!!!

DBH3ko bi talde eta DBH1eko talde batek parte hartu zuten. Neska mutilak, errezetak begiratu, erosketak egin eta lanari ekin zioten! Giro ederrean ibili ziren masa egiten eta honi forma ezberdinak ematen. Ordu bete inguru pasa ondoren, prest zituzten beraiek egindako gailetak, eta hezitzaileok hauek baloratu ostean, DBH3ko talde bat izan zen garaile!

Gaztetxoak masa egiten…

ASTEAZKENEAN, DONOSTIRA IRTEERA!!

Arrasate eta Aretxabaletako gazteekin batera Donostiara txangoan irten ginen. Brunok utzitako haize boladekin segituan iritsi ginen Donostiara. Iritsi bezain pronto Tabakaleran hartu genuen aterpe. Behin bertan egonda, bisita gidatu batekin eraikin historiko honetako txoko desberdinak erakutsi zizkiguten. Txundituta geratu ginen eta gazteak  berriz ere bueltatzeko gogoekin ikusi genituen. Gero, Zurriolara gerturatu ginen Brunok, itsasoan sortutako olatu bortitzak ikustera.

Zurriolan, Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztetxokoetako gazteak olatuak ikusi ostean…

OSTEGUNEAN, URTERO BEZALA, GOIENGAZTE!!!

Bergarara joan ginen Debagoieneko gaztetxokoekin elkartzeko asmotan, bertan jolas ezberdinak egin ostean Elgeta irten zen garaile, baina denon artean ospatu genuen merendola goxo batekin. Baina ez zen hor amaitu, Bergarako musika talde batek eta Eskoriatzako Jasan taldeak kontzertua eskaini ziguten egunari amaiera borobil bat emateko!!!

Gaztetxokoetako talde bat Jasan taldearekin kontzertu ostean…

OSTIRALEAN, TXOKOLATEA TXURRUEKIN!!

Mendira joateko eguraldi oso txarra izan genuenez, arratsaldean gaztelekuan berotan txokolatea eta txurroak egin genituen, mahai jolasetan eta berriketan aritu ginen bitartean.

Arratsalde lasaia, baina polita izan zen!!! Primeran pasa genuen eta txokolatea benetan goxoa atera zitzaigun!!!

LARUNBATEAN, GABA ELEGANTEA!!

Arratsaldean elkartu ginen gazteekin eta menua eta lokala apaindu ostean, afaria prestatzeari ekin genion. Denok elkarrekin urteari agur esan ostean eta berriketa mordo bat egin ostean, Bingo jolastu genuen. Batzuk linea eta beste batzuk bingo abestu zuten eta denok izan zuten beraien saria, lagun artean urteari agur esateko aukera!

AGUR 2017!!!

GABONAK IRITSI AURRETIK…

Gabonetako oporrak hartu aurretik, gaztelekuan ekintza desberdinak egin ditugu!!

Abenduko hirugarren ostiralean, larunbat horretan zehar egingo zen futbolin txapelketarako izen ematea zabaldu zen. Gazte dezente bertaratu ziren izena ematera. Larunbatean, txapelketari ekin genion, gogotsu ibili ziren gure gazteak jolasean!! Futbolinaz, gain tokan ere ibili ziren.Garaileak, dbh3ko bi mutiko izan ziren!!

 Igandean aldiz, lasai ibili ginen. Arratsaldeko lehen orduetan, Bertso saioa ikusten ibili gienen gazte batzuekin. Ondoren, Es por tu bien pelikula ikusi genuen goxo goxo!

 

Oporrak hartu berriko asteburua motza izan zen, izan ere, ostiralean eta larunbatean soilik egon ziren gaztelekuko ateak irekiak. Asteburuan zehar, Gabonetako ekintzen zabalkundea egiteko erabili genuen gehien bat. Horrez gain, Gabonak hain gertu izanik, gazteek lokala apaindu nahi zutenez, horretan ibili ginen buru-belarri!!!

 

GAZTELEKUAN ERE EUSKARAZ BIZI GARA!

Urteko azken hilabetera iritsi gara jada, eta hilero bezala gogotsu hasi dugu hau ere!

Lehengo asteburuan zehar, euskararen eguna igandean zela kontua izanik, gaztelekuan ekintza desberdinak egin genituen honen harira. Larunbatean, Eskoriatzako frontoian izandako herri bazkarian parte hartu genuen. Gazteek bazkaria prestatu ostean, herri giroan gustura askoan bazkaldu genuen.  Asteburu polit horri amaiera emateko, mihi luze txapelketa izan genuen. Bertan, lau taldek hartu zuten parte!

Abenduko bigarren asteburuari dagokionez, gazte dezente hurbildu ziren. Ia asteburu osoan zehar mahai jolasetan, pin pong-ean eta futbolinean ibili ziren. Igandean aldiz, oparigintza tailerra izan genuen, bertan gazteei emandako material desberdinekin,  sekulako opariak egin zituzten! belarritakoak, eraztunak, diademak… adibidez.

Indarkeria matxistaren aurka!!!!

Azaroak 24, 25 eta 26ko asteburuko ostiralean, zapatuan Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna zela aintzat hartuz, berau aldarrikatzeko txapak egin genituen txapa tailerraren bitartez. Larunbatean ere, txapa tailerrera izan genuen gurean eta honetaz gain, gazteekin emakumeak egunero jasaten dituen egoeren inguruan ere hitz egiteko aukera izan genuen. Gai honekin jarraituz, domekan Mustang pelikula ikusi genuen.