Aitor Sarasua eta Debagoieneko Tobera

Ez begiratu beti gorutza beien be badau bidia,
bakarka edo taldien joan hor egongo da aldia,
ta hemen brillo gutxiaz baina argi askoko taldia.

Txingurri gaixo ebentuala
kalien dabil primeran
kakalardo baltz lenau punkixa
parkien umezain eran
jestoretako aker hippixa
Eako ahuntzekin hegan
mobila eskuen buztanikara
Maxiko kutxan illeran
Herri honetan behar leukien
danak ez dauz Santagedan

Apurka urrunduz ez ete zare
juan berbatik ta hitzetik
apur haundirik ez da etorten
mahai haundixak zerbitzetik
Euskal Herriko motor zarena
ez juan dieselan atzetik
bidia ibiliz egiten da ta
ez konplejoz bizitzetik
beltz ala zuri bardin da baina
aldegin beti grisetik

Arrasateko herriari eskainitako bertsoak dira, arratoiarenak
deiturikoak, eta bertako Fauna Txiki bat deskribatzen du, baina edozelan
be, egungo gizartearen kritika sakona darraie aipatu bertsoei.

Ahots xume, urratu eta goxo batekin XXI. mendeko aje askoren berri
emateaz gain, ziztada ugari doaz zuzenduak berak ongi ezagutzen duen
bailarari, Debagoienari, hain zuzen ere.

Umore finez, begiratu sakon eta doitua errealitate sozialari;
funtsean estilizazio handiko bertsoak; Kanpanzarreko arratoitxo baten
begietatik begiratu zorrotz eta zehatza; Arrasateko gizarte bizitzaren
erretratu bizi-bizi bat eskaintzen digu, ironia eta zapore mingotseko
bertsoak josiz.
Alez ale doalarik bertako paisanajearen berri ematen, entzuleak nahi
beste aukera dauka, Aitorrek, maisuki kontatzen duen hori irrifar batez
irudikatzeko. Huntaz eta hartaz: amets kolektibo eta diskurtso
fundatzaileen birrintzeaz, kaleetan aurki daitezkeen mota guztietako
ibilbide koherente zein ibilibide lausotuak, biografia kuriosoak,�

Hasieran aipatu dugun Toberan-mustra delakoan, bailarako herri bat
hautatu da berau epaitzeko; tradizioaren berrirakurketa eguneratu
batetik, aurten Arrasateko herria izango da epaitua: ajeak,
kontraesanak, ezintasunak, utopiak eta lorpenen balorazioa, orobat,
bertoko gizarte bilakaera errepasatuko da.
Satira baten formatoan, bailarako herrietako lekukotzak egongo dira
Arrasateren desmasiak azaleratuz. Epaile lanetan, Mikel Irizar
jauna Debagoiendar ilustrea. Akusazio lanetan Bergarako herria, fiskal
lanetan, Ainhoa Agirreazaldegi. Eta, Arrasate defendatuz, Eneko
Barberena, abokatu lanetan.

Herri antzerki hau datorren astean taularatuko da. Orotara, ehun
lagunek hartzen dute parte. Tradizio bat berreskuratzeko ahaleginean, Bagara erakundeak , bere lehen emaria aurkezten dio Debagoieneko gizarteari.

Eguna, abenduaren 28, lekua Amaia antzokian, ordua 19:30etan. Sarrerak erosi Internetez.

Erantzun bat “Aitor Sarasua eta Debagoieneko Tobera” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude