Mundiala atzokoa

Azken hilabeteotan lantzen ibili garenak argia ikusi zuen atzokoan. Ordu eta izerdi ugari, buruhauste bat edo beste tarteko, baina guztiaren gainetik, atzokoa, artista talde baten erakustaldia izan zen; giro ezin hobean jardun duen ekipoaren jaia.
Autokritikak, kantuak, antzerkiak eta batez ere umoreak bat egin zuten lepo betetako Amaia Antzokian, eta lerro hauetatik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu guzti hau posible egin duten teknikari, kazetari, aholkulari, babesle, nazio mailako begirale, herri epailetzako kide eta ikusle guztiei, baina batez ere hilabete guzti hauetan lanean buru-belarri aritu diren IƱaki Urruzola eta antzezle talde osoari. Biba zuek!

Atzokoaren inguruko informazio gehiago.

1 thought on “Mundiala atzokoa

  1. naroaBihotz Zarzuelaga

    Aupa denoi!

    Gure epaile On Prudentzio Piperrautsak argi utzi zigun bezala, helmuga baino garrantzitsuagoa da bidea, eta hilabete hauetan ibilitakoa itzela izan da!

    Ez dakit Udalaizpe hau maitasunez betetzea lortu dugun, baina ziur autokritikarako ta hausnarketarako prest utzi dugula guztion artean!

    Plazerra izan da!
    Ondo izan, eta laster arte!

    Erantzuna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude