GABONAK BIZI -BIZI!!!

Aurtengo gabonak ere igaro dira. Gaztelekuan urtero lez ekintza bereziak izan ditugu eta primeran pasa dugu… Hona hemen kronika!

ABENDUAK 26 GOIENGAZTE EGUNA ARRASATEN

Deba goieneko Gazteleku desberdinak elkartu ginen ekintza berezi bat antolatzeko. Arratsaldean zehar bi ekintza desberdin antolatu ziren, alde batetik jolas erraldoiak eta beste alde batetik kontzertuak. Lau jolas antolatu ziren eta jolas horiek kalean egin genituen jolasak ondorengo hauek izan ziren: Speed cups, jungle speeds, lau linea eta botila chalenge.

Bergaratik, Eskoriatzatik, Oñatitik eta Arrasatetik hainbat gazte hurbildu ziren jolastera. Aretxabaletako gazteak jolasetan kale egin zuten, baina beraien presentzia kontzertuan izan genuen. Bi ordutan jolasean egon eta gero Arrasteko Gaztetxean guztiok elkarrekin askaria jan genuen. Jarraian Oñatiko “Txua” taldeak jo zuen. Ondoren Eskoriatzako “Jasan” taldeak eta azkenik, Aretxabaletako “Atsekabe” taldeak.

Giro polita sortu zen Gaztetxean, izan ere, taldekideen gurasoak eta lagunak ikustera hurbildu ziren eta oso ondo pasatu genuen. Antolakuntza aldetik ere ondo joan zen hezitzaile guztion artean lan polita egin genuelako. Egia da, kontzertuen antolakuntza ondo zehaztua zegoela, baina gazteek asko gozatu arren, hezitzaileen ustez kontzertuak luzatu egin ziren, talde bakoitzak denbora asko jo zuelako, beraz, hurrengo urtera begira egokiena bi kontzertu zehaztea egokiena dela pentsatu dugu.

atsekabe

 

jasan

 

ABENDUAK 27 AZKEN MENDI IRTEERA

Abenduaren 27an gazteekin batera beraiek nahi zuten mendira joateko aukera eskaini genuen, baina gazteak ez ziren animatu, beraz, gaztelekua zabaltzea erabaki genuen. Arratsaldeko 16:30tan zabaldu genuen eta gazteei wasshap bidez adierazi genien gaztelekua zabalik zegoela eta sukaldatzeko aukera paregabea zutela. Horri esker, adin ezberdineko koadrila ezberdinak etorri ziren eta guztien artean pintxo lehiaketa bat antolatu genuen.

Sei talde sortu ziren hiru mutil talde eta hiru neska talde hain zuzen. Sukaldean guztiak ez zirenez sartzen, zozketaren bitartez aukeratu genuen, hiru taldek pintxo hotzak egingo zituzten eta besteak, ordea, beroak. Talde bakoitzari 10 euro eman genizkien eta ordu mugatu batean egin zituzten pintxoak. Pintxo elaboratuak, politak eta gozoak egin zituzten.

Oso ondo pasatu zuten, izan ere, talde lanean aritu ziren eta ordainetan gozo-gozo jan zuten. Irabazleak premioa eskatu zuten arren, ondo pasatu zutela onartu ziguten.

pintxoak-2 pintxoak

 

ABENDUAK 29 IZOTZ PISTA + GASTEIZEKO ALDE ZAHARRERA IRTEERA

Asteazkenean Gasteizera egin genuen txangoa. Txango horretan Eskoriatzako eta Aretxabaletako gaztelekuak parte hartu genuen. Goizeko hamaiketan autobusa hartu eta Gasteizeko izotz pistara joan ginen zuzenean. Goiza bertan igaro genuen, gazteek ederto pasa zuten eta ekintzaren lehenengo orduak oso dibertigarriak izan zirela esan dezakegu.

Goizeko ekintza bukatuta, autobusa hartu eta Gasteizeko alde zaharrera joan ginen bertan bazkaltzeko. Bazkaldu eta gero ea zer egin nahi zuten galdetu genien eta beraiek beraien kabuz ibiltzea eskatu ziguten. Kalean ekintzak egiteko hotz handia egiten zuenez, ordu eta erdi Gasteiztik beraien kabuz ibili ziren.  16:15tan berriz ere elkartu ginen eta etxerako bidea hartu genuen. Autobusean esan ziguten oso ondo pasatu zutela eta guk ere onartu genien pozik geundela guztiok errespetuz jokatu genuelako.

izotz-pista izotz-pista-2

ABENDUAK 30 URTEKO AZKEN AFARIA ETA WII DANCE DANTZALDIA

Urtero bezala, Gabonetako ekintza bereziei amaiera emateko Gaztelekuan wii dancen dantzaldia egin eta gero afaritxo bat egitea proposatu genien. Ez genituen beraien erantzunak jaso, beraz, proposamena aldatu  genuen. Ea euskal selekzioko partidua ikusi nahi zuten galdetu genien, bertan tortilla batzuk jateko aukera izango zutela ere komentatuz, baina ez ziren animatu. Hori dela eta, Gaztelekua 16:30tatik 20:30tara zabaldu zen.

Gaztelekura hurbildu ziren gazteak gailetak sukaldatu zituzten. Gailetak egiteko beraiei dirua eman genien eta osagaiak erosi ondoren sukaldatzen egon ziren. Txokolatezko gailetak ere egin zituzten. Ondo pasatu zuten.

gailetak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude