Badatoz Gabonak!

Aurreko asteburuan, Atxagaztek asteburu bikaina izan du. Zubia izan arren, gazte asko gerturatu ziren bertara eta honek ekintza ezberdinak aurrera eramateko aukera eman zigun.

Astebukaerari hasiera emateko, gazte batzuekin sukaldean lan polita egin genuen. Beraien proposamena aurrera eramanaz, txokolatezko krepak egin genituen, benetan ederrak!!

Honez gain, gaztelekua garbi mantentzeko, gazteekin batera zakarrontziak eta espraiak erosi genituen. Ostean, kalera irten ginen ontzi hauek apaindu eta margotzeko asmoarekin. Horrela, ontziak birziklatzeko kolore ezberdinekin margotuz. Artista hutsak dira!!!

Bestalde, opor giroa sumatzen hasiak gara eta Gaztelekuak pentsatu ditu jada Gabonetako ekintzak. Ekintza erakargarriak dira eta guztioi animatzen zaituztegu bertan parte hartzera.

img-20161213-wa0002

 

Abenduaren 26an (astelehena), bailarako gazte guztiekin batera, Goiengazteren bigarren ekitaldia eramango da aurrera. Bertan, jolas erraldoi ezberdinak, kontzertuak eta beste sorpresa batzuk izango ditugu.

Abenduaren 27an (asteartea), mendira irteera egingo dugu eta denon artean erabakiko dugu zein tontorretara joan nahi dugun.

Abenduaren 29an (osteguna) urteroko plana jarraituz, Gasteizera joango gara, izotz pistan ibiltzera.

Abenduaren 30ean (ostirala) amaituko dugu ekintza eskaintza hau, urteko azken afaria Gaztelekuan eginez.

Informazio gehiago beharrez gero, gerturatu Gaztelekura!!

Animatuuuuu!! Ederto pasatuko duguuuu!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude