Kaixo lagunok,
Zer moduz Paintball osteko biharamuna?
Asteburua ate joka dugu eta dagoeneko irrikan gara. Asteburua ekintzaz beteta dator eta hurrengoko lerroetan horren berri emango dizuegu.
Igandean, Galarretan izan ginen Eskoriatzako lagunekin batera. Eguraldia lagun izan genuen eta izugarrizko eguna pasa genuen Araba aldean. Denbora askoan gogoratzeko alegia. Eguardiko ordubatetan ekin genion bidaiari, Ozaeta herrian bazkaldu ondoren Galarretara iritsi ginen. Urduritasuna zen nagusi baina bertako hezitzailearen hitz eta azalpena entzun ostean, jolasari hasiera eman genion. Paintball-az gozatzeko aukera paregabea. Tamalez, konturatu orduko Atxabaltara bueltan ginen. Egun benetan zoragarria, errepikatzeko modukoa.
Asteburu honetan, arimen gaua ospatuko dugu eta sorpresaz beteta dator. Gaztelekuan ekintza desberdinak egingo ditugu, horien artean, afari- merienda, beldurrezko zine foruma, tailerrak … Hau horrela, Gaztelekua larunbatean atsaldeko 17tan zabalduko dugu.