Hona hemen beste etxe dorre batetik ateratako argazkiak: Eguzki dorreko ikuspegiak, hain zuzen.
Etxe orratzen ikuspegien sortei bukaera emateko, hurrengo batean bilduma hau jarriko dut: Izarra dorreko ikuspegiak.
Aurreko argazki bildumak:
Arrasateko ikuspegiak
Musakola
Bedoña
San Andres
Graffitiak
Maritxu Kajoi (2009-2012)
Maritxu Kajoi 2013
Uribarri
Udalatx
Graffitiak (2)
Kalea
Santamasak 2005-2012
Santamasak 2013
Yolanda&Amanda
BBVA dorreko ikuspegiak
Akse P19
Santa Ageda 2014
Txindoki dorreko ikuspegiak
Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak.
Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez.
Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da.
Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.
Etiketak:
arrasate,
basque country,
europa,
europe,
euskadi,
Euskal Herria,
gipuzkoa,
mondragon,
pais basc,
pays basque