Fiare Banka Etikoa ezagutu nahi?

Maiatzaren 29an, eguena, izango duzue aukera Antzuolan. Anelkarrek antolatuta, Fiare Banka Etikoa aurkeztuko du bertako kide den Juankar Olaetak, arratsaldeko 18.30etan Olaranen. Fiarek finantza-merkatuan ekonomia eta gizarte justuagoak eraikitzeko lan egin daitekeela erakusten digu. Tokian tokiko taldeekin funtzionatzen duen sarea…

Santa Ageda bezperan kantuan aterako gara

Ohiturari jarraituz, Antzuolako abesbatza eta Anelkar kantuan aterako gara Santa Ageda bezperan, otsaiak 4, martitzena. Lagun egin nahi badiguzu, herriko plazan elkartuko gara arratsaldeko 18.30etan. Batutako dirua Kongoko eta Senegaleko proiektuak bultzatzeko izango da. Animatu eta etorri gurekin kantuan egitera!

Sardina jana San Bartolome egunean

Abuztuaren 24an San Bartolome eguna ospatuko dugu Antzuolan sardina jan batekin. Herritar denak gonbidatzen ditugu zapatuan, eguerdiko 12.00etatik 14.00ak bitartean, herriko plazara gerturatzera, sardina janaz gozatu ahal izateko. Aurten Anelkarrek hartu du sardina jana antolatzeko ardura. Hala, batutako dirua Kongon eta…

Pintxo-pote solidarioa, Kalebarrengo jaietan

Asteburuan Kalebarrengo jaiak ospatuko ditugu antzuolarrok eta Anelkarrek ez du bertan parte hartzeko aukera galdu nahi izan. Hala, Kalebarrengo jai bartzordearekin elkarlanean, pintxo-pote solidarioa eskainiko du egubakoitzean, ekainaren 21ean, arratsaldeko 19.30etatik aurrera. Janaz eta edanaz gain eta giroa alaitzeko, musika senegaldarra izango dugu…