Egilearen artxiboa: ziztazale

Extremaduran Puerto de Honduras

Extremadurako bigarren saioa lehenengoa baino gogorragoa izan zen. Puerto de Honduras igo eta bailaraz aldatzea pentsatu nuen, eta itzulera bi bailarak elkartzen diren Plasenciatik barrena egiteko asmoa neukan, alegia, aldapa berriz igo gabe. Hasteko, Honduras gaina igo behar nuen, eta … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Extremaduran Hervásetik La Gargantara

Uda honetan Extremaduran bizikletaz buelta pare bat eman ditut. Herváseko kanpinean geunden eta handik La Gargantara zuzenean joan nintzen, aldapa gora dena, baina ibilbide zoragarria, aritzez eta gaztainondoz jositako ibilbidea baita. Euskal Herrian banengo bezalaxe sentitu nintzen. Pega bakarra dauka, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Aiako Erregina

Aurten erreginaz hitz egin behar dugu, hirugarrenez irabazi baitu Maritxuk nesken artean Aiako igoera. Bestela, hainbatetan gertatu den moduan, lehenengo aldiz parte hartu duen batek, Aldok hain zuzen ere,  egin du denbora onena. Erraz, bere gurpilari heltzeko gai inor ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Aubisque Argelesetik

Erori izanaren ondorioz bi egun atzeratu genuen Pirinioetarako plana. Baina osteguneko Tourmaleteko etapa bertatik bertara ikusteko aukera izan genuen. Goiza euritan hasi zen, eta bizikleta ez hartzea erabaki genuen hiruk, beste biak, ordea, Tourmaletera joan ziren euriari aurre eginaz. Bermuta, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Berriz ere lurrera.

Bai, berriz ere lurrera joan naiz, gainera, oso gogorra izan da. Errezildik Azpeitira gindoazela, Azpeitiko sarrerako lehenengo biribilgunean erori nintzen atzo (10-VII_17). Sorpresaz hartu ninduen biribilgunerako sarrerak, izan ere oso sarrera txarra dauka, eta lurra bustita zegoenez, aurreko gurpilak irrist … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | 3 iruzkin

Azurki. Maldaren azterketa

Azurkiko aldapak azterketa sakonxeagoa merezi duela iruditzen zait, horregatik aspaldian erabilei gabeko b5m zerbitzua erabiltzea pentsatu dut. Aldapa bi zatitan banatu dut, bata Lasturren hasi eta harrobia pasa arte doan aldapatxoa, Bakarkoa baserri aurreko aldapa gogorraren hasieraraino hain zuzen ere. … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Azurkiko igoera

Goitik behera bai, baina behetik gora ez dut gogoan inoiz igo izana. Azkenean, ordea, esan dezaket Lasturdik Madariagara doan bideko aldapatzarra igota daukadala. Hiru abiatu ginen, baina gutako bat zakurtzar baten presentziaz beldurtu zen eta atzera egin zuen, berriz Itziar … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Donostiako bariante berrian bizikletaz

Donostiako bariante berria bukatu dutela esan dute goizean irratiz, eta ekainaren 20an oinezkoentzat eta bizikletentzat bakarrik irekiko omen dute. Eta kasualitatez egun hori gaur zen, eta bizikleta buelta egiteko zita egina genuen. Goizean, zitara joan aurretik, interneten sartu eta erdi … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Zarautz Gernika Zarautz

Ala Zarautz Gernika Lekeitio… Izan ere, Zarauzko zikloturistek hain ondo antolatutako proba ez bainuen bukatu.  Aurtengoan ibilbide berria izan du: zarautz gernika zarautz 2010 Share your bike routes @ Bikely.com Eta ibilbide horri dagokion profila honakoa da: Nik, ordea, ezin … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Matxinbentara joan etorria

Berriz ere ibilbide luzea egitea erabaki genuen: Matxinbentan bazkaltzen zenbat izango ginen esan beharra zegoen eta bertaraino joan ginen bigarren asteburuan jarraian. Bertakoek pentsatuko dute Zarauztarrok ez dakigula telefonoa erabiltzen… Joana bide errezetik egin genuen, Azpeititik barrena, baina itzulera gure … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina