Berriz ere lurrera.

Bai, berriz ere lurrera joan naiz, gainera, oso gogorra izan da.

Errezildik Azpeitira gindoazela, Azpeitiko sarrerako lehenengo biribilgunean erori nintzen atzo (10-VII_17). Sorpresaz hartu ninduen biribilgunerako sarrerak, izan ere oso sarrera txarra dauka, eta lurra bustita zegoenez, aurreko gurpilak irrist egin eta berriz ere lurrean arrastaka ikusi nuen neure burua. Baina hori ez da okerrena, biribilguneko sarrerako trafiko seinalearen kontra joan nintzen eta egundokoa hartu nuen.

Lurrean geratu nintzen, ezin jaiki eta egundoko oinazeaz. Lagunek anbulantziari deitu zioten, eta niri luze egin zitzaidan arren, berehala etorri omen zen.  Bitartean jendea inguratu zen, batek manta bat jarri zidan azpian, beste batek hanka airean heldu zidan, mina hantxe neukala argi adierazi bainuen, beste batek zira askatu…
Guztiei eskerrak eman nahi dizkiet, laguntzeko beti prest egoten baita jendea, eta hori handia da.

Azkenean anbulantziakoek anbulantzian sartu eta haserako azterketa egin zidaten. Basera deitu eta Donostiara eramango nindutela esan zuten, baina basekoak eremu hartatik ez azteratzeko agindu zuen, eta lehendabizi Azpeitiko anbulatoriora eraman nintzatela agindu zuen.
<
Bizikletak biribilgune ondoko baserrian laga, eta Imanol eta biok anbulatoriora eraman gintuzten. Hirugarrena, berriz, bizikletaz itzuli zen, anbulantzian bakarra sartu baizitekeen. Anbulatorioan zauriak garbitu, lasaigarri bat ziztada bidez sartu, odoleko azukrea kontrolatu (hori nire zurbiltasunagatik egin zuten), hotza emateko plasma jarri izterrean, mugikortasuna begiratu eta ez dakit zenbat froga gehiago egin zizkidaten. Ezer grabea ez neukala ikusi ondoren Mariri deitu zion Imanolek (bere deia ikustean egundoko sustoa hartu omen zuen) eta gure bila etortzeko eskatu zion. Bitartean, medikuak hurrengo eguna askoz okerragoa izango zela esan zidan…

Bai asmatu ere! Sorbaldan min handia daukat, belauna handituta, izterra gogor gogor eginda eta minberatuta, kubitoan edo radioan ere mina, baina batez ere Egoa daukat minduta.

Erorketa puntua hauxe da:

tagzaniapaste
bizikleta istripua map

Bada beste putada haundi bat ere: hurrengo astean, Tourraren aitzakipean, egundoko plana geneukan pirineotan. Tourra ikusiz, Tourmalet, Aubisque eta agian hirugarren aldapatzarren bat igo nahi genituen. Ez dakit nola bukatuko duen plan eder horrek.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

3 erantzun Berriz ere lurrera.-ri

  1. egilea: ibusg

    baino-baino…. ze habil?

    ezin haut bakarrik utzi. Hi ta ni, biok zekixkiuken lekutan hobeto ez ote gean eoten susmoa zueket.

    bihar deituko’it.

  2. egilea: Itziar

    Atzaldeon,

    Ni ere erori nintzen, zu baino astebete lehenago. Badaukat bizikleta hartzeko gogoa, baina bildur piskat ere ematen dit. Ez dut esperientzia handia bizikletan, horregatik gomendioren bat eskertuko nizuke, bizikleta berriz ere hartzeko. Aurrez, eskerrik asko.

  3. egilea: ziztazale

    Kaixo Itziar,

    Oraintxe ikusi dut zure eskaera… Izan ere sistemak ez dit abisurik bidaltzen, eta oporretan ez naiz gehiegi ibili nabigatzen.

    Nire kasuan, aldapak jaisterakoan abiadura motelagoan joaten naizela esango dizut, baina ez diot bizikletan ibiltzeari laga. Ezin dut laga, beste kirolik ezin baitut egin.

    Kurbetan arreta gehiago jartzen dut, eta beldur pixkat ere ematen dit, baina beldurrak ez du batere laguntzen, enbarazu gehiago egiten du: bidean kontzentratu beharrean blokeatzeraino eraman zaitzake, eta horrek gutxi laguntzen du. Pixkanaka pixkanaka beldurra gainditzen joango garela espero dut, eta bitartean besteen atzetik joatea izan daiteke soluzioa, aurrekoaren ibilbidea egin, eta bera erortzen ez bada, zu ere ez!

    Animo Itziar, beldurragatik balitz egun guztia etxean sartuta egon beharko genuke, baina estatistiken arabera, etxean gertatzen dira istripu gehien. Beraz, hartu bizikleta eta disfrutatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude