Aiako errege? Gora errepublika!

Beti podiumean egon izan da, baina inoiz ez zuen irabazi. Atzo arte. Azkarrena Imamol izan baitzen atzoko Aiako igoeran.

Urtez urteko denboren taula honakoa da:

izena 2009 2008 2007 2006 2005 2004
Imamol 26:56 —– 27:20 25:20 29:14 25:28
Juan Martin 26:56 —– 26:54 25:32 27:44 29:40
Alberto 26:56 26:58 —– —– —– —–
Thony 28:21 27:05 29:10 25:28 26:36 25:28
Mikel 30:33 29:42 35:56 32:22 33:45 31:28
Xabier 30:45 —– 37:47 —– 33:45 28:15
joseba 31:39 42:17 35:02 39:08 32:25 30:33
Xavi 34:34 —– —– —– —– —–
Leire 39:02 42:17 —– —– —– —–
Iñaki 39:02 27:40 44:00 40:56 39:11 39:50
Koko 39:14 —– —– —– —– 46:40
Mari 40:07 42:17 43:07 39:08 35:52 39:50
Boero 42:52 50:00 —– 39:08 55:?? —–
Ines 42:52 36:43 41:47 38:56 —– —–
Xalegi —– 31:52 44:00 —– 55:?? —–
Xubi —– 40:00 39:44 47:23 39:11 38:45
Idoia —– 40:44 44:00 40:56 —– 39:50
Nerea —– 50:00 —– 47:23 —– —–
Pipi —– —– 27:57 23:47 —– —–
Maritxu —– —– 38:18 38:49 39:11 42:35
Xabin —– —– 41:42 43:49 55:?? 50:23
Aran —– —– 1:09:47 53:18 —– 50:36
Ainhoa —– —– 1:09:50 53:18 —– —–
Ibon —– —– —– 44:22 55:?? 38:45
Itziar —– —– —– —– —– 43:13

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

5 erantzun Aiako errege? Gora errepublika!-ri

  1. egilea: Ikusle soil bat

    Kaixo:
    Joan den igandean Zarautzen nenbilela aprobetxatuta, eta hondartzan zegoen jendetzatik ihes egin nahian, buelta bat eman nuen Pagoeta inguruan, autoan beti eramaten dudan bizikletarekin. Eta zoro batzuk ikusi nituen aurrera eta atzera, zintzo ari ginen zikloturisten artean traba eginez. Hor parte hartu zuten batzuek ezagutzen ditudanez, halako batean kargu hartu nion bati, eta esan zidan goian esplikatuko zidala dena, arnasestuka ari zela ia, ezin zuela gehiago baina aurrera segitu behar zuela.
    Nik ere segitu nion, eta han ikusitakoa kontatzea erabaki dut orain, egiaren izenean, denek ezagutu behar duzuelalakoan han gertatu zena. Horra:

    “Aiako igoera egiten dute urtero Zarauzko koadrila honetako zoroek, eta aurten Imanol Muruak irabazi du, aurten
    lehen aldiz, lau aldiz bigarren izan eta gero. Bigarrena Juan Martin
    Elexpuru izan zela erabaki zuten epaileek, nahiz eta hirugarrena,
    Albertini Cipollini, erreklamazio bat aurkeztekotan egon zen, marra
    zapaldu baino pixka bat lehenago lehena zihoalako, eta ez zuelako uste
    Elexpuru delakoak horren tarte txikian aurre hartu zionik, dena
    esprinta izan baitzen, esprint zoroa bezain azkarra, Imanol atzera
    begira, izututa besteak hurreratzen zitzaizkiolako eta Albertini
    handia, iazko koroa defenditu nahian, eraso epikoa jo eta gero, ba
    gerria estutua, begiak helmugatik pixka bat harago, bizikleta astunagoa
    eta ezegokiagoa zuela jakin arren temati beti bezala, adoretsu, hegazti
    bat bezain dotore gurpil gainean dantzan, ba hori, bi kontrarioren
    artean tokia bilatu nahian, zerua urdin, itsasoa zakar, hor aurrean
    Aia, han behean Zarautz.

    Lehenago, esan bezala, Albertiniren eraso sekulakoa izan zen.
    Orioko gaineraino, Thonyk eraman zuen ardura, ziztuan atera baitzen
    autopista ondoko errotondatik, muzin eginez Imanol Kalkulaitorrek
    esandakoari, alegia mantso hasteko, ez zuela beste urteetako sasoia, eta
    bere kalterako izango zela. Kalkulaitorrek karrera taktikoa nahi zuen
    noski, esprintera iritsi, baina Thony, eta Albertini, dena emanda atera
    ziren, eta Elexpuru delako horrengatik ez balitz, Orioko gain
    horretatik biak bakarrik pasako ziren. Baina laurak ari ziren
    elkarrekin Orioko gainetik, Mikel Ekimov Elortza atzerago, hasiera
    zoroari erantzun ezinean eta bere buruari maldizioka uda osoko
    prestaketa zorrotzak huts egin ziola konturatuta.

    Palazio aurreko maldetan zegoen koska, nola ez. Ordura arte,
    tentsioa labanarekin mozt zitekeen, esaten den bezala, eta Thonyk ezin izan zuen gehiago eutsi, eta lehen aldapa pikoa begibistan zuela,
    berriro tente jarri eta erasoa jo zuen. Atzetik atera zen, beti bezala
    ausart, eskuzabal, Albertini, eta Thony hartu ez ezik, ziztuan gainditu
    zuen, eta aurrean zituen gainontzeko txirrindularri afizionatu guztiak
    gainditu zituen dotorezi bereziaz. Agur, agur.

    Metro batzuk hartu zituen, eta oraindik gogorrenaren erdian
    zegoela, izan zuen oraindik indarra atzera begiratu eta ikusteko
    Elexpuru delako filologo hori, Veleiako teoria zentzubakoen
    defendatzaile sutsua, nola tiraka ari zen Kalkulaitorretik, bestea
    atzean xorro-xorro.

    Eta Albertinik ez zuen inola ere zuhurra izan nahi, eta dena
    emanda jarraitu zuen. Baina Elexpururuen erreserbak agortezinak
    nonbait, eta azkenean Albertini handiaren atzeko gurpilaraino eraman
    zuen Imanol delako txuparruedas hori. Hortik aurrera, ez zegoen aldapa
    gogorrik. Elexpuru bi aldiz alde egiten saiatu zen, jakinik esprintean
    ez zuela zer eginik, eta ordurako ederki konturatuta Imanol
    Kalkulaitorren karrera egiten ari zela. Thony, bitartean, begi bistatik
    galduta, bere hilobiaren zuloa berak eginda, gero onartuko zuenez.

    Esprinta baino kilometro bat lehenago Imanol aurrean jarri zen
    lasterketa osoan lehen aldiz, eta piñoi bat jaitsi zuen, klak. Gero
    beste bat, klak. Gero plato handia,klok. Albertini desabantaila argian
    zegoen, ez baitzekien zehatz-mehatz non zegoen helmuga, Aiako basoak
    itxiak baitira, errepide estua, eta antolatzaileek, Imanol
    Kalkulaitorren talde berekoak dudarik gabe, ez zutelako behar bezala
    seinalizatu marra non zegoen. Horregatik, hark esprinta jo zuenerako ezin izan
    zion aurre hartu. Eta erreklamazioa aurkeztekotan egon zen, ez
    irabazlearengatik, Albertinik talde txikitan onartu zuelako pozten zela Imanolengatik, bazela garaia, ezpada Elexpuru delako horrekin
    lehia berezia zuelako Veleiakoa zela eta.

    Azkenean, denek erabaki zuten Imanol hori, txuparruedas
    ikaragarria izanda ere, ondo merezita zuela behingoz irabaztea;
    Albertiniren erasoa epikoa eta dotorea izan zela; eta Veleiakoak
    oraindik froga gehiago eskatzen zituela. Eta bazkari ederrarekin ospatu
    zuten.

    Izan ziren beste lasterketa batzuk, tartean zegoen Fines handia,
    baina bizikleta zaharrerkin egin behar, eta beste batean kontatu
    beharko, iritzi gehiago entzun beharko nituzke eta”.

    Ikusle soil batek

  2. egilea: Beste ikusle bat

    Aizak ikusle:

    Bat natorrek esaten duan ia denarekin, nik ikusi nuen tartean bederen. Ni ere goiz horretan bizikletan nenbilen Aiara igotzen eta topatu nuen zoro koadrila. Amaiera ez nuen ikusi, eta ezin ezer esan Albertini handiaren erreklamazioaz, baina Kalkuleitorren koadrilakoak ezagututa, sinesten diat meta ez ondo zehazte hori eta horrelakoak egingo zituztela. Elexpuruz (orain ere frogak eskatzen ibiliko duk), gainera, ez duk puntu ene ustez argigarri bat kontuan hartu: txikitan Imanol Kalkuleitor, Joseba, metan denborak hartzen zegoen Mikel F. eta hauen maixu izan huen ikastolan Elexpuru, 3. mailan, eta haiek urte zoragarritzat jotzen ditek, eta seguru Albertinirekiko lehian Elexprururen alde egin dutela (ez zitean deus ere ikasi urte horretan, nik uste Veleiako latinezko irakasleenak baino klase txapuzeroagoak izan zirela. Thony, Xabier, Mikel Ekimov Elortza eta hauek beste gela batean hituen, kontatu didatenez, eta 4. mailan Elexpururen pupiloekin elkartu zirenean frenatu egin behar izan zitean, “adaptacion curricular” kolpezko batean, zokete tropela fuera de control estudiantiol ez uzteko). Ba hori, sinesten diat esprinean zilarra lapurutu zitoela Albertiniri, baino ez nuen ikusi. Ez nator bat ordea Ekimo Elortzari buruz dioanarekin. Zati handia egin nian harekin Aiako bidean, eta kontu kontari joan gintuan, Lakumeagako letxuga baino freskoago baitzihoan, erritmo lasaian, txistu jotzen. Preparazioa egundokoa, podiuma dipsutatzeko hortxe-hortxekoa, baina ostegunean konturatu omen zuan Thonyren xede bakarrenetakoa Ekimov Elortzak ez irabaztea zela, eta horregatik bere taktika suizida, eta pentsatu zian Thony gaixoa depresioa batean uztea ez zuela merezi. Irabaztea zail zuela eta beraz… Eta erritmo pausatuan, Thony begien aurrean ez zuela ikusten ziurtatuz, lasai antxean igo huen, nirekin joan zen tramoan, Ekimov. Gainera, promesa egin zuela duela lau urte bost urtean irabaziko zuela karrera, eta bat geratzen zaiola oraindik. gainera imajinatu tiraka hasi eta esprinean Imanoli irabazten diola, hura bigarren utziz. Karrera irabaziko likek baiuna lagunak galdu. Ezetz, Imanol eta Thony lasaiago daudela, hurrengoa izango dela bere urtea. Ea Xabier eta Joseba ere ez diren datorren urterako egoskortzen!

  3. egilea: Kortajarena agentea

    Kortajarena agentearen txostena

    Gaia: VEL-XHPTU; JME1 susmagarriaren jarraipena

    Informe nº 12

    Eguna: 2009-VIII-30

     

    Epaile jauna:

    Jarraitxen zure ordenak I-V kasoa jarraitxen ari dut eta JME1en mobillean
    telefonazo sospetxosoa interceptatu nintzen. Individuo bat deitzen da IM esan
    zion: “ere AB korrituko du, eta Aiako Igoeran erabakiko da I-V tema. Irabazten
    duenak arrazoi”.

    Ikusten hau, dispositibo prestatu nintzen eta vestido de cicloturista
    jarraipen exaustibo egin nintzen. Ez nintzen ulertu ondo karrera zeren irtetxen
    cada uno cuando se le ponía baino azkenean irtetxen batera JME1 eta AB eta IM
    eta beste bi individuo sin identificar.

    Aseguratu ahal ninteke que no hubo tongo zeren eta badirudi que bizitza
    jolasten ziren. Kostatu zidan  asko
    jarraitxea aldapa pronunziatuetan eta batxutan nere bizitza peligro korritu zen
    ere zeren eta kasi arroillatu zidaten porque iban ciegos, hablando claro.

    Ikusi nintzen helmuga matojo batzuen atzetik. IM irabazi zen al sprin
    txarra estilokin, guzti denbora txupando rueda etorrita.  AB eta JME1 esprin ez nintzen ikusi ondo
    baino epaitegiak decidieron que irabazi zen JME!. Ni ez fiatxen eta me apuesto
    que egon zen tranpa. Enfin.

    Ni preferituko nintzen si AB irabazi, zeren eta orduan caso resuelto, porke
    nago pixkat aspertuta kaso honekin.

    Ni enteratu nintzen Aiako pistinan egon bazkaria txirrindularien, eta maiha
    reserbatu ondoko maihan. Ere jarri nuen un microfono en una panera jarraitxeko
    las conversaciones eta beste bat en un corcho.  Grabazioketak de tres horas entzun naiz gaur baino
    ez dut atera nada en limpio. Ia dena beteta IM kontatxen bere victoria, eta
    gero ingles oso cerrao egiten den beste individuo bat que no le entiendo
    ezerrez.

    Baina badago gauz bat que niri asko keskatxen dit: JME1 da el sospechoso
    principal de las falsificaciones porke falta de ortografia asko en las ostras
    vascas eta gehiago en las latinas. Gu uste orain arte AB zan de fiar, baiño
    grabazioketan esaera hau esaten da AB: “froga fisiko gehiago egin behar dira”,
    osea, el mismo argumento de los sospechosos. Eta ni susmatxen que ere AB dago
    en el complot, eta horregatik nik solicitatxen que interbenitzeko bere
    telefonoa.

    Ordena berriak esperatxen.

    Kortajarena agentea

     

    Hoarra: aber si me mandais hotro
    microfono que el del cortxo quedo inserbible.

  4. egilea: Entzule batek

    Kortajarena:
    Garbi esango diat, ulertzeko. Susa ere ‘baratxurian’ zegok.

  5. egilea: Kortajarena agentea

    Susa? Sargento Susaeta baratxurian?
    Ni flipatxen en colores.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude