Zarauztik Allora

Zarauztik Allora joan behar dugu, eta horretarako ibilbideen artean honakoak izan daitezke aukerak:

Lehenengoa:


Eta ibilbidearen profila hauxe da:
zarautz-mandubia-allo

bigarrena:


Bere profila honakoa da:
zarautz-andazarrate-allo

Bien arteko konparazioa:

Mandubiatik barrena doana laburragoa da (126 km batak eta 131 km besteak), gainera, Tolosatik Alegirako eta Ordiziatik Beasainerako ibilbide makurrak ekiditen ditu eta, ondorioz, galtzeko arrisku gutxiago.
kontrako aldean, ordea, aldapa aipatu behar da, Meaga eta Mandubia gogorragoak baitira Andazarrate baino.
Bestalde, blogean inoiz aipatu ez dudan arren, Andazarretik barrena doana bi aldiz egina dut dagoenekoz, beraz, oraingoan Mandubia igo beharko dugu…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Zarauztik Allora-ri

  1. egilea: Zuhaitz

    Horrelako irteerak prestatzeko, honako link-a gomendatzen dizut:

    http://www.bikeroutetoaster.com/

     

    Ongi pasa.

  2. egilea: ziztazale

    Eskerrik asko informazioagatik, Zuhaitz. Saltseatuko dut bizikleta bueltak prestatzeko tresna horrekin… Eta ea GPS eder bat eskuratzen dudan!

  3. egilea: Zuhaitz

    Bikely erabiltzen duzu ezta?

    Ez nuen web-gune hau ezagutzen. Nik ere saltseatuko dut bada!

    Ongi izan!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude