Lastur, gertu egon arren urrun.

Bizirik gaudela!  Aspaldian idatzi ez badut ere ez da bizikleta albo batera lagata daukagulako, ez horixe. Eguraldiak lagundu egiten digunez, igandero hara eta hona pedalei eraginez jarduten dugu. Eta bide berriak ezagutzeko aukerak ere izan ditugu. Oraingo honetan Lasturrerako bidea azalduko dut, baina ez Itziarko gainetik, ez. Bide hau Deba eta Elgoibar arteko sasiola auzoan hartu behar da eta handik Lasturrera doa:

Ibilbidea ez da lau-laua, sasiolako horretan badago aldapatxo politta, baina tira gure edaderako ezer gaindi ezinik ez… Profila irudi honetan ikus daiteke:

zarautz deba lastur itziar zarautz

Aspalditik nekien Lasturretik Deba eta Elgoibar artera zihoan bidea bazela, gainera Lasturdik aurrera doan errekak irteerarik ere ez zeukala entzuna neukan, eta urak lur azpitik bidea egiten zuela… Eta azkenean inguru horiek neronek ikusi ahal izan ditut. Ederra parajea, batere kotxerik gabe, lasaitasuna paregabea, eta konpainia ezin hobea (seiko pelotoia!). Jardunak putada bakarra izan zuen: Zarautza iritsi baino 200 metro lehenago, mollako parean Antonio erori eta min hartu zuela. Baina tira, mutil gogorra da eta ez zuen ezer handirik izan.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Lastur, gertu egon arren urrun. bidalketan

  1. egilea: Loroño

    Aupa Joseba! Aspaldian zure berri izan gabe, uste nuen utzia zeneukatela bizikletan ibiltzeari. Aurten zer ez duzue egin Aiako igoerarik ala? Ni hara hurbildu nintzen baina ez nuen inor ikusi.

    Lasturko paraje hori polita da benetan. Endoiara joateko aukera ere eskaintzen dizue bide horrek eta handik Zeztoara jeistekoa. Eta nahi (eta ahal) izanez gero bidegurutzean eskubira hartu eta Madarixara eta gero Azkaratera joateko aukera ere, Azurki igo ondoren. Baina alapa honekin ausartzeko ondo entrenatua behar da bai hankaz eta bai buruz.

     

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude