Blogeko irudi, argazki eta tresnen nondik norakoak

Artikulu honetan ez dut ibilbiderik azalduko, ez. Oraingoan blog honetan erabilitako tresnen azalpena egingo dut. Hainbat irudi, argazki, grafiko eta osagai ikus daitezke blogean zehar, eta hauek nola lortzen ditudan azaltzea bururatu zait, batez ere nik neuk ere ahaztu ez ditzadan… Izan ere, denboran zehar tresna batzuek erabiltzeari laga eta berriak aurkitu izan baititut. Alboko zutabean azalpen hauetara iristeko bidea ere jarri dut, eta artikulu hau, blogarekin batera, aldatzen joango da.

Blog hau goienak ahalbidetutako bloga da, bere zerbitzarietan dago, eta nik dakidanagatik zope zerbitzari batek bitakora aplikazioaren bidez argitaratutako bloga da.

Ibilbideak sortzeko, hasiera batean, gipuzkoa 1:5000 mapetan oinarritzen nintzen, bertan gipuzkoako mapak eta satelite bidezko argazkiak lor daitezke, baina bakoitza bere aldetik. Horrez gain, 30 puntuz osatutako ibilbidearen profila ere kalkulatzeko aukera eskaintzen du. Diputazioaren tresna horrekin lortutako profilek itxura hau daukate.

Hala ere, mapa horiek nahastu ahal izateko, edota maparen gainean ibilbideren bat adierazteko, edota komentarioak gehitzeko,
 aplikazio zoragarri bat erabiltzen dut: The Gimp. Honekin irudien edizioa eta manipulazioa egin daiteke. Programa honen aukera erabilgarri bat kapa ezberdinekin lan egiteko aukera da. Horrela, mapa baten gainean ibilbideak marka ditzaket, edo profil batean aldaparen portzentaiak idatz ditzaket.

Horrez gain, igotako aldapak munduan kokatzeko tagzania erabiltzen dut. Honek Google maps erabiltzen du munduko edozein toki etiketatzeko.  (Oharra: azken bi estekak jarraituz informazioa castellanoz irteten bazaizu nabigatzailea gazteleraz daukazulako da. Niri euskaraz ateratzen zait… ) Tagzaniaren bidez aldapak mapan koka ditzaket, gainera, aldapa horien profilaren argazkia webean baldin badago, etiketaren ondoan argazkitxoa ikusi ahal da, eta gainean klikatuz argazkira hel zaitezke. Horren adibide urdanetatik pagoetarako igoera da.

Argazkiak edo profilen irudiak, edo ibilbide baten mapa sartu nahi badut, lehendabizi irudi hori interneten zintzilikatu behar dut. Nik horretarako flickr zerbitzua erabiltzen dut. Hasiera batean goienako blogen zerbitzuak berak eskeintzen zuen argazkiak jartzeko tokia, baina, nonbait, blogariok disko gehiegi erabiltzen genuen eta arazoa ekiditeko kanpoko zerbitzuak erabiltzera behartu gintuzten 😉 Gaur egun nik jarritako mapa, profil eta argazkiak blogera sartu gabe ere ikusgai daude.

Ibilbideak mapetan jartzeko aukera asko dude, hasiera batean sateliteko argazkiari neuk eskuz jartzen nizkion bideak (The Gimp erabiliz). Lan astun samarra da hori. Gerora, Mikelok gomendatuta, ibilbideak markatzeko tresna bat ezagutu nuen: bikely zerbitzua hain zuen ere. Google mapetan ibilbideak markatzeko aukera ematen du. Zerbitzu hori erabiltzen hasi bezain pronto, Tagzania ere Google mapetan ibilbideak markatzeko aukera ematen hasi zen, beraz, lana errazten didaten bi zerbitzu dauzkat eskura…

Bien artean badago ezberdintasunik eta komentatu egin nahi ditut, ea tagzaniakoek hau irakurri eta nik nahi ditudan hainbat aukera eskaintzen dizkidaten! Eskatzea libre omen da, eta horretarako lotsarik ez daukadanez horra:

  1. Biek puntuz puntuko ibilbidea markatzeko aukera ematen dute, baina bikelyko ibilbideetan puntu bakoitzari hainbat informazio gehitzeko aukera dago (lekuaren izena, komentarioak, bidegurutzeetan kontuan hartu beharreko informazioa…)
  2. Tagzaniak, bidea kokatzeko orduan, bilatzaile askoz hobea dauka. Bikelykoak ez du Zarautz edo Donostia bezalako herririk onartzen. Tagzaniak bai.
  3. Etiketak: Tagzaniak etiketa bidezko bilaketak onartzen ditu, eta norberak nahi dituen etiketak jar ditzake. Bikelyk etiketa jakin batzuek besterik ez dauzka, eta bilaketak egiterako orduan sistema oso ezberdinak dauzkate. Tagzaniakoa askoz egokiagoa iruditzen zait: etiketen artean, munduko lekuen arteanedota erabiltzaileen artean bilatzeko gaitasuna dauka, eta gainera emaitzak mapan kokatuta erakusten ditu. Bikelyren bilaketa sistema kaka-zharraren antzekoa da. Hitz bat bila dezake izenburu, edo puntuen komentarioetan, eta bestalde, estatuetan oinarritutako bilaketak egiten ditu… Ondarribin bizi den baten ibilbideak bilatzen saia zaitezte!
  4. profilak: Bikelyk Google mapetako informazioan oinarrituz ibilbidearen profila lortu eta marrazteko gaitasuna dauka. Tagzaniak oraindik ez (noiz arte?) Azken puntu hau da nik bikely erabiltzearen arrazoia. Tagzaniak aukera hori baleuka ez nuke bikely beharko, baina ez daukan artean Bikelyrekin jarraitu beharko dut.
  5. Esportatzeko aukerak. Bikelyk GoogleEarth bidez hegaldia egiteko aukera ematen duen formatuan esporta dezake (KML fitxategia). Ez dakizue zein politta den horrelako ibilbide bat hegaldi baten bidez ikustea! Inguruko mendiak, aldapak… dena ikusten da! Horrez gain GPX formatuko fitxategi bidez informazioa sartu eta atera daiteke. Aukera hau Tagzanian laster izango dugula badakit, baina nik nahiago dut profilena.

Profilak lantzeko hainbat bide erabili izan ditut. Alde batetik, gipuzkoa 1:5000 zerbitzuak profila kalkulatzen du, baina profil horri maldaren portzentaiak jartzeko The Gimp erabiltzen dut. Bestalde, ibilbidean igarotako puntuen garaierak ezagutzeko aukera izan dudan kasuetan grafikoak nik neuk sortu izan ditut, horretarako zientzietan erabiltzen den software libre (?) bat erabili izan dut, SciLab (open source plataform for numerical computation). Beste edozein aplikazio erabil nezakeen, openOfficeko kalkulu orrien apolikazioak ere lagun lezake horretan, baina nik nahiago dut Scilab. Aplikazio honekin distantzia eta puntuen garaieraren bidez profilak  marraz ditzaket (itxura honetako profilak lortzen ditut), eta ondoren The Gimp aplikazioarekin nahi dudan guztia gehi diezaioket profilari.

komentatzeko falta zaizkidanak:  xfig…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Blogeko irudi, argazki eta tresnen nondik norakoak-ri

  1. egilea: Iban Arantzabal

    DIskoa okupatu baino Flickerren zerbitzuak hobeak direla pentsatuta egin dugu aldaketa. Baditu hainbat abantaila Flickr-ek. Edozini gomendatzeko moduko zerbitzua. Baina horregatik ez duzu argazkirik jarri mezu honetan? horregatik ez duzu itsatsi tagzaniako maparik blogean? 😉

    Animo eta segi horrelaxe, irakurleok eskertuko dugu. Portzierto, blog honen irakurleren baten blogik gurako balu… ba lasai asko eskatu. Mezutxo bat idaztea nahikoa da: webmasterABILDUAgoiena.com.  Aio!

  2. egilea: ziztazale

    Iban, getaarrek esango luketen moduan…hi bai haiela ziztazale!

    Nola ez dudala sartu blogean tagzaniako maparik?
    eta zer da blogeko sarrera hau? Horrez gain, eskuineko zutabean “profilen kokapenak mapan” irakurri ahal izango duzu, eta hor klik egin ezkero tagzaniara joango zara zuzenean…

    Lan honetan argazkirik sartu ez izana beste kontu bat da, azken aldian denboraz ez nabil oso ondo, eta blogean nabari da. Idatzi hau bera ere bukatzeko dago: azpian azaltzen dira hainbat tresna oraindik komentatu ez ditudanak, baina lasai hori ere iritsiko da-eta!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude