Zarauztik Aranorako bidea
Udara honetan egindako ibilbide ederra
azaldu nahi dut gaurkoan: Zarauztik Aranorakoa. Hasera
ezaguna nuen, Hernanirainoko bidea baitzen, baina handik Aranorakoa
ez nuen ezagutzen, eta zoragarria iruditu zitzaidan. Ibaiaren ondoan
doa bidea, zuhaitzez josia dena, jendea ibaian arraunean, asko
bainatzen… A zer inbiria!
Halako batean bideak gora egiten du, eta bi kilometroko aldaparen
ondoren Aranorako bidegurutzea dago. Han aldapa pixkat gogortzen da,
baina bistak ere halakoxeak dira, meandroak ikus daitezke, urtegia ere
bai. Inguruari begira, denborak azkar egiten du aurrera eta
konturatzerako herriko kale aldapatsuetara iritsi nintzen: bertan daude
aldapa gogorrenak. Hauxe da bidearen profila:
Aupa Joseba,
Komeriak bidegurutzetik aurrera hasten dira, gogorra da! Askotan pasa izan naiz handik, baina normalean aurrera jarraitzen dugu, Goizueta aldera. Kilometro dexente gehiago dira, baina ez horren gogorrak.
Mikel, zure ikasle ohi bat 😉
Gaur bertan WikiLoc descubritu dut. Aspaldi ari nintzen bilatzen horrelako zerbait. Ibilbideak markatzeko wiki moduko bat da. Google-maps-ekin funtzionatzen du.
http://www.wikiloc.com/
wikiloc zerbitzuak itxura oso
politta dauka, baina GPSa behar da hor ibilbideak sartu ahal izateko,
eta nik ez dut horrelakorik erabiltzen…