Profilak mapan: tagzaniaren bidez

Poliki baina ari naiz. Profilak, tagzaniaren bidez, munduan kokatzen
ari naiz. Aldapa bakoitzarentzat marka bat jarri dut mapan, aldapa
dagoen tokian, jakina! eta marka horren bidez profilaren argazkiraino
iristeko aukera dago.
Bestalde ezkerreko zutabean atal berri bat jarri dut: Argazkien ingurukoak bertan
bi sarrera daude, batak tagzaniako mapara iristeko aukera eskaintzen
du, besteak flickerreko nire argazkietara iristea ahalbidetzen
du, bertan ibilbideak eta profilak jartzen ari naiz. Baina lasai hartu,
oraindik ez ditut-eta denak jarri…

tagzaniapaste
Tagzania: ziztazale

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , . Gorde lotura.

2 erantzun Profilak mapan: tagzaniaren bidez-ri

  1. egilea: iBusG

    Zorionak ziztazale! Berrikuntzak beti dira onak. (edo ez?). Aholku bat eman nahi nike, baina aholkuak emateko pertsona ez naizenez, nik hire lekuan egonda zer egingo nukeen esango diat. Argazkiak zintzilikatzeko txokoaren estekari “flickr” ez nioke deituko. Zer dela eta? Ez ote da erabiltzaile ororentzat argiagoa “Argazkiak” jartzea. Erabiltzailearentzat gardena izan behar dik argazkiak gordetzeko tresna zein den, benetan garrantzitsua argazkiak aurkitzea duk eta. Eta flickr erabiliz gero, nik interesgarriagoa ikusten diat estekan “http://www.flickr.com/photos/ziztazale/sets” jartzea (argazki guztiak set-etan sartuta noski). (ze repolloa nauken, dios!)
    😉

  2. egilea: ziztazale

    Eskerrikasko iBusG, arrazoia daukazu, askoz argiagoa da Argazkiak hitza flickr baino. Gainera, nola demonio ahozkatzen da hitz hori? Oraintxe aldatuko dut.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude