hasiera da gogorrena
Zumaiatik itziarrera doan bidean, kotxeen hilerria dagoen pare horretan, Elorriagara doan bidea aurkituko dugu. Bide laburra da, 1600 metro ingurukoa, baina gogorra ere bai. Hasiera da gogorrena, 800 metrotan igo beharreko guztia igotzen baita, hau da, 80 metro inguru (%10). Ondoren atsedena dator, eta goian paraje eder askoa. Nahiko laua den zelaia dago, eta bertan egun pasa zoragarri bat egiteko aukera eskeintzen zaigu: mahaiak eta parrilak daude, eta hamaiketako, bazkari edo merienda ederra egin daiteke. Nik horrela ezagutu nuen paraje hori, lagun arteko egun pasa egin baikenuen bertan. Gainera itsasoaren gainean geratzen da eta egun garbia bada urrutirainoko bistaz gozatu ahal izango dugu.
Lekua non dagoen azpiko planoan ikus daiteke: