Donostiatik Oriora mendi bidetatik

IgaratikOriora ez dago besterik aldapa baino

IgaratikOriora ez dago besterik aldapa baino

Donostiatik Zarautza joateko bide bila ere ibili izan naiz, horietako batean Igeldotik joan gabe, eta n634 bidetik joan gabe Orioraino iristea lortu nuen. Bide hori egiteko hainbat lekutan aurrera eta atzera egin behar izan nuen, bai eta baserritar bati galdetu ere, eta Oriora iritsi nintzenean horrelako bide makurra aspaldian ez nuela egin pentsatu nuen. Autopistaren alde batera eta bestera pasa behar izan nuen behin baino gehiagotan, eta denbora guztian gora eta behera ibili behar izan nuen. Hasiera zoragarria da; Igaratik Usurbilera doan bidea hartu nuen, hasiera erreka baten parean egiten du, eta bide dotorea da, baina halako batean gora egiten du, autopistaraino. Beste aldera pasa eta berriz ere gora egin behar da. Oria ibaiaren ibarra eta bere meandroak ikusten dira bidean zehar. Tontor baten ondotik pasa ondoren igotakoa jeitsi behar da, eta bide gurutze batera iristen da. Han autopistaren beste aldera pasatzeko aukera dago, baina ez da hortik joan behar, bestela mendizorrotzeraino igo behar da Oriora joateko. Ezker aldera hartuz gero N635era jeisten da, beraz aurrera egitea besterik ez da geratzen. Baina bide horretan aldapa beldurgarri bat dago, igo ondoren berriz behera egiten du, eta berriz ere bidegurutze batera heltzen da, bertan autopistaren beste aldera doan bidea hartu behar da, eta handik Oriotik Orioko bentara doan bidera iritsiko gara. Behin bide horretan ez dago galerarik, nahi izan ezkero Orioko hondartzara joan gaitezke, edo bestela, nik egin nuen bezala, N635ra jo dezakegu, Donosti aldetik Oriora sartzeko erabiltzen den bidera hain zuzen ere. Oriotik Zarautza joateko Talai-menditik barrena joan nintzen, Bide guztia ondoko planoan ikus daiteke:

.

Hemen aurkeztu dudan perfilak Igaratik Orio aurreko N635 bidera iritsi bitarteko gora beherak erakusten ditu. Oriotik Zarautzerainoko bidea aurreko batean erakutsi nuen.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Donostiatik Oriora mendi bidetatik-ri

  1. egilea: Epiola

    Sasoian habil eh!
    Nik hurrengo aldaparik gabe geratzen haizenerako bat proposatuko diat, beno hobe esanda bi: Granada errekako zulotik Erdoixta alderako aldapa eta Iturriozera dihoana. Horiek zer portzentai izango dizkiaten jakiteko irrikitan nagok.

    Segi horrela Ziztazale!

  2. egilea: ziztazale

    Aupa Ibon,

    Horietako baten parekoa dagoenekoz probatuta daukat, gazteago nintzenean Aizarnazabaletik granada erreka aldera jo genuen, eta palazioa pasa ondoren errekan aurrera egiten saiatu ginen, baina azkenean gora egin behar izan genuen eta SantaEngraziko ermitaraino igo ginen, hori ere hurrengo batean azaltzen saiatuko naiz. Hala ere Granada baserrira bizikletaz ez naiz inoiz joan, kotxez bai, eta izugarriya izan behar du, bai iturriotz aldekoak bai eta Aizarna aldekoak ere. Lagun batek bide hori egin zuen behin, Imamolek, eta ez digu inoiz errepikatzeko asmorik azaldu…

  3. egilea: ziztazale

    Iepa berriz, Granada baserritik aizarna aldera doan bidearen malda lehenengo kilometroan % 10ekoa da, eta bigarren kilometroan % 15ekoa. Puntu horretan beste bide batekin egiten du topo, eta 900 metro falta dira Aizarnatik Arzallus auzora doan bidearekin bat egiteko. Ia kilometro horretan 30 metro igotzen dira (%3.3), eta hortik aurrera dena behera da.
    Beste alderako bidea begiratzeak beldurra ematen dit…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude