Inguruetako aldapatxoak: hasteko, Garate gaina getariatik

img_feb_01_2006_09_13

Neguan bizikletaz gutxi ibiltzen garenez, oraintxe da garaia horrelako bildumak egiten hasteko. Hau lehenegoa da, baina Zarautzen inguruan dauden aldapatxoak blogean sartzeko asmoa daukat, ibilbideak eta perfilak jarri nahi ditut. Hori bai, nik igotako aldapak izango dira. Hasteko, Getariatik Meagara doan bidean Garate gaina dago.

img_feb_01_2006_12_04

Garate gaina Meaga baino gorago dago, eta Getariatik joanez gero 2800 metro eskaseko bidea dago, baina 210 metro inguru igo behar dira (ehuneko 7.5eko malda gutxi gora behera). Goian bista zoragarria daukagu: Getariko kaia ederki ikusten da bertatik, bai eta itsasoaren handitasuna ere. Batere trafikorik gabeko bidea da, eta gero, sari gisa, beherantz egiten duen bide luzea aurkituko dugu, Nahi izanez gero Aizarnazabal aldera (4670 m beherantz), edo bestela, Zarautz aldera (5670 m).

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

3 erantzun Inguruetako aldapatxoak: hasteko, Garate gaina getariatik-ri

  1. egilea: oihan

    Baina hik igo al duk Garateko aldapa hori? Ez zekiat, ez zekiat.
    Beno, zarauztar eta interesgarria duk gure inguruko aldapen analisi hori… (eta egunen batean nola egiten deken azalduko dek ezta?)
    Nik behintzat gertutik jarraituko dizkiat ibilbideak…
    Proposamen batzuk ere baditiat (je, je, je…).
    Animo!

  2. egilea: Epiola

    Oso interesgarria Ziztazale!
    Hainbat aldiz igotako aldapak ditu horiek baina sekula ez nian pentsatuko horrenbesteko malda izango zuenik.
    Dena den Getaria aldetik igotzea lehen gehiago gustatzen zitzaidan, orain goiko tontorreraino mahastiak besterik ez zeudek. Non dira garai bateko baso haiek?

  3. egilea: ziztazale

    Iepa Oihan eta Epi,

    Hasteko, Aldapen analisia nondik ateratzen dudan hemen komentatzen dut. Jarraitzeko, proposamenak gustora jasoko ditut, bota lasai, gero kasurik egingo ote diedan nire esku geratuko baita…

    Ibon, mahastien kontuarekin arrazoi osoa daukak, baina hala ere goitik ikuspegi ederra ziok oraindik.

    Maldaren kontuei helduz, esan beharra dago grafikoek asko engainatzen dutela, automatikoki egokitzen diren grafikoak dira, eta beraz, itxuraz, denak antza handia daukate, begiratu behar dena distantziaren eta alturaren arteko erlazioa da. horregatik jarri diot azken honi irudian bertan “”% 7.5″”, nahiko gogorra baita.

    Esate baterako, Aiatik andazarraterako bidea oso etzana da, hemen ikus daiteke perfila, eta bertan, altuera aldaketa txikia izan arren, irudian agertzen den malda 45 gradutakoa da gutxi gora behera. Eta hori perfil guztiekin gertatzen da…

    Garateko aldaparen inguruan ez dut komentatu, baina azkenekoz bide hori alderantzizko norantzan pasa nuen, eta goitik behera mantso-mantso joan nintzen: atzeko frenoa ataskatu zitzaidan eta aldapa behera pedalei eman beharra eduki nuen, eta hala ere nerekin zihoazenek atzean laga ninduten. Aikejoderse!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude